Eusko Jaurlaritzaren adierazpen instituzionala, Tax Lease finantzazio-sistema legez kontrako deklaratu zuen eta espainiar estatuko ontzigintza-sektoreak jasotako diru-laguntzak itzultzea eskatu zuen EEren 2013ko uztailaren 17ko erabakiaren gainean Europar Batasuneko Auzitegiak emandako epaiari buruzkoa.
2015.eko abenduak 18
- Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren ustez, albistea bikaina da, 2013ko uztaileko erabakia bidegabea, desproportzionatua eta diskriminatzailea iruditzen zitzaiolako.
Tax Lease sistemaren aurkako prozedura hasi zutenetik, hau da, 2011. urteaz geroztik, ikuspuntu juridikoari dagokionez, Euskadiko ontzigintza-sektoreak ziurtasun ezak zehaztutako egoeran jardun du, eta babesik gabe.
- Tax Lease sistema 2007. eta 2011. urteen artean egon zen indarrean. 2011n hasi zuten prozedura Herbehereetako Lehiarako Erakundeak eskatuta. Ondoren, Lehiaren Europako Batzordearen irizpen bidez eman zuten 2013ko uztailaren 17ko Europako Batzordearen ebazpenarekin Euskadiko ontziolek ikusi zuten arriskuan zeudela beren jarduera, etorkizuna eta iraunkortasuna, hau da, sektorean jarraitzea.
Kezkaz betetako urteak izan dira, eta Euskadiko ontziolen nazioarteko ospean era negatiboan eragin du. Hala ere, nazioarte-mailan, euskal ontziolek jakin dute ondo jarduten eta behar bezala erantzuten arlo ekonomiko zein instituzionaletik etorritako mehatxuei.
Egoera hori zela medio, krisi finantzarioa bete-betean zela, sektore finantzarioa ere arduratuta egon da; eta, ondorioz, are gehiago zaildu dira itsasontzi berriak kontratatzeko maileguen zein abalen mekanismoak eta bermeak.
- Urteetan zehar bizirik mantendu den arazo bat ezin da balorazio arin eta presazko batekin ahaztutzat eman; horregatik, uste dut bidezkoa dela erakundeen eta arazoak eragin dien enpresen partaidetzarekin Euskadin egin den lan itzela gogoratzea. Bi jarduketa-ildo hauek izan ditu lan horrek:
- Ikuspuntu instituzionalari dagokionez, arreta mantendu dugu hasieratik amaierara arte Eusko Jaurlaritzaren, Pymar Ontziola Elkartearen eta Europako Parlamentuaren arteko koordinazio handienari esker; horrela, aurre egiteko Herbehereak bezalako Europako herrialdeetako enpresen mesedetan ziurgabetasun-egoera luzatzeko interesa zuten herrialdeen lobbyari.
- Sektoreari dagokionez, nabarmendu nahi dut 2013ko irailean Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko ordezkariek eta Euskadiko ontzioletako eta ontzi-konpainietako ordezkariek zein enpresa-batzordeek lantalde bat eratu zutela. Lantalde horri esker, arazoa ez dugu ahaztu, ez gara zailtasunen aurrean kikildu eta sektoreak bere lehiakortasuna hobetu behar duen alorretan jardun dugu.
Garapen teknologikoaren eta negozio-dibertsifikazioaren alorreko nazioartekotze-estrategiak abiarazi ditugu (beste kluster batzuekin ere partekatu ditugunak) eta mundu-mailako merkatuak zailtasunak izan baditu ere, dozena bat ontzi uretaratzen ikusi ditugu eta badakigu eskaera berriak ere badaudela.
- Sektoreak irakaspen ederra eman digu, taldean jarduten jakin baitu. Construcciones Navales del Norte (La Naval), Astilleros del Nervión (Murueta), Astilleros Murueta; Astilleros Zamakona, Astilleros Pasaia (Zamakona), Astilleros Balenciaga, Naviera Murueta eta Remolcadores Ibaizabal (Armador) enpresak aliatu handi batzuen eran aritu dira eta sektorearekiko eskuzabaltasunez jardun dute, konpetentzia gisa jardun ordez.
Jarduketa honetan, nabarmentzekoa da Euskadiko itsas foroak izan duen papera; izan ere, sektore oso baten buru den, sektorea koordinatzen duen eta ordezten duen kluster baten eredu izan da. Kluster horretan, aipatutako enpresez gain, industria osagarriko ehunka ETE ere badaude.
- Gaur oraindik ere aitortu gabeko justizia idazten hasteko egoera berri bat hasiko da eta, sektorearen arabera, prozesua hasi zuenak eta prozesu hori bera gelditu ez zuenak sortu dituzten kalte eta galerak konpentsatzeari buruzko hainbat pasarte argitu ahal izango dira.
Uste dugu sektoreak erreklamatzen duena bidezkoa dela, kontuan izanik, hasiera-hasieratik zuhurtasun instituzional handiagoak nagusitu behar zuela.
- Euskadiko ontzigintzaren historian garai berri bat hasi da eta kapitulu berri honetan, sektoreak gehieneko segurtasun juridikoa izatea bermatuko dugu. Kapitulu berri honen bidez, tax lease sistemak ekarritako kapitulu iluna ahaztu ahal izango da eta indarrean dagoen finantzazio-mekanismoa indartu eta duin bihurtu ahal izango da; horrez gain, merkataritza-lehia lehiakortasun-irizpideak bakarrik aintzat izango diren eran jarduteko egoera berri bati helduko zaio. Hain justu, Euskadiko ontzigintza-sektoreko eta industria osagarriko arduradunak horretan ari dira lanean egunero, sektorearen jardueratik eta gaitasunetik kanpo dauden bestelako faktoreek eragitea saihestuz.