Informazioaren Gizartea garatzea, horretarako informazioaren eta komunikazioen teknologietarako sarbidea erraztuz autonomoei eta gehienez 9 langile dituzten enpresei. Horrela beraz, diru-laguntzak ematen dira Interneterako banda zabaleko konexioa duten ordenagailuak eta birusen aurkako softwarea erosteko eta, horrez gain, internet bidez eskura daitezkeen zerbitzuei buruzko prestakuntza ere eskaintzen da.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Egoitza soziala EAEn daukaten autonomoentzat edo gehienez 9 langile dituzten enpresentzat.
Betebeharrak:
1.– Helbide soziala Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) izatea, edo gutxienez jarduera zentro bat EAEn
kokatua izatea.
2.– Mikroenpresa eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko 2003ko maiatzaren 6ko Europako
Batzordearen 2003/361/EE Gomendioak Mikroenpresa izateko finkatzen dituen baldintzak (Europako Batasuneko Aldizkari Ofiziala, L 124, 2003ko maiatzaren 20koa) edo hau ordezkatzera edo aldatzera letozkeen xedapenak betetzea.
3.– Indarrean dauden legeen arabera, laguntza publikoak jaso ditzakeen onuraduna izateko baldintzak betetzea.
4.– Zerga alorreko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak beteta izatea, indarrean dagoen legeriaren arabera eskatu daitezkeen mugen barnean, baita SPRI taldeko edozein sozietaterekikoak ere.
5.– Erositako ekipamendu informatikoak enpresa onuradunean erabiltzeko izatea, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan.
6.– Kontratu edo faktura bidez egiaztatzea interneterako banda zabaleko sarbidea dutela.
7.– SPRIk KZguneen Sarean autonomoentzat eta mikroenpresentzat eskaintzen dituen IKTen erabilerari buruzko ikastaroetariko batera etortzea (enpresa onuraduneko kide bat).
PRESTAZIOA
Muga:
- Erositako ordenagailu berri bakoitzaren kostuaren %25, gehienez ere 250 ekipo bakoitzeko. Bi ekipo eros daitezke.
- Interneteko sarbidea eskaintzen duen hornitzaile batekin alta emateko gastuen %50 eta 6 hilabeteko konexio kuotak, gehienez ere 200 euro.
- Birusen aurkako softwarea erosteko gastuen %100, gehienez ere 80 euro lizentzia bakarra erosten bada eta 90 euro bi lizentzia erosten badira
TRAMITEAK
Tramite Solicitud:
Eskaera
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskaera (Eskaera)Tramite Solicitud
- Laguntza Eskatzeko Formularioa, zuzen betea, sinatua eta zigilatua.
- Ahalordetze eskrituraren fotokopia. Horrek bermatu behar du sinatzen duenak enpresaren izenean laguntza-eskaera hori egiteko adinako ordezkaritza ahalmena duela, eskatzailea pertsona juridikoa denean.
- Sinatzen duenaren Nortasun Agiri Nazinalaren fotokopia.
- Enpresaren edota elkartearen IFZ edo IFKren fotokopia, edo Ogasunaren Ziurtagiria, laguntza-eskaera aurkeztean onuraduna jarduera ekonomikoa gauzatzen ari dela ziurtatzeko, edo balio bereko beste agiri bat.
- Laguntza-eskaera egin aurreko interneteko konexioaren azken fakturaren kopia. Laguntza-eskaeraren bidez, onuradunak konpromisoa hartzen du interneteko konexioa gutxienez 6 hiletan iraunarazteko.
- Proiektuan diruz lagundu daitezkeen gastuen fakturen fotokopia (ekipoa eta softwarea eskuratzeko gastuak eta biruskontrako hardwarea edota software lizentziak eskuratzeko gastuak).
- Finantza erakunde baten ziurtagiria, banku kontuaren titulartasuna onuradunaren (pertsona fisikoa edo juridikoa) izenean dagoela bermatzeko (kontu zenbakiaren 20 zifrak zehaztu behar dira).
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak aurkezteko lekua
Telefono bidezkoa
Teléfono: 94 403 70 00. Fax: 94 403 70 22.