Ondoko bi motatako ekintzailetza berritzaileko enpresa-ekimenak abian jartzeko hasierako gastuei aurre egiteko dirulaguntzak ematea. 1 lerroa, e-Gaztea: 30 urtetik beherakoek abian jarritako ekintzailetzako enpresa-ekimenetarako. 2 lerroa, e-Berri tzailea: ekintzailetza berritzaileko enpresa-ekimenetarako.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
e-Gaztea lerroa. Diru-laguntza honen onuradun izan ahal dira eskaera egiten dutenean 30 urte baino gutxiago duten eta deialdia argitaratu baino lehen eta/edo diruz lagungarria den jarduera hasi baino lehen udalerrian erroldatuak dauden pertsona fisikoak, jarduera hori oinarri hauek argitaratu baino 12 hilabete lehenago hasia badute edo deialdiaren kasuan kasuko ekitaldian hasi behar badute, eta baldin eta horien helbide fiskala eta soziala Irungo udalerrian kokatua badago edo egongo bada. ¿ e-Berritzailea Lerroa. Diru-laguntza hau jaso ahal izango dute diru-laguntzaren xedeko jarduera dagokion deialdia argitaratu aurreko 3 urteetan hasia duten edo deialdiaren kasuan kasuko ekitaldian hasiko duten per tsona fisikoek eta/edo juridikoek, betiere, deialdia argitaratu baino lehen haien helbide fiskala eta soziala Irungo udalerrian badago edo egongo bada
e-Gaztea Lerroa: Enpresa edo establezimendu berriaren Negozio Planak baliokoztua egon behar du eta Bidasoa biziriken Enpresa Guneko eta Autoenpleguko Departamentuaren aldeko txostena eduki beharko du. Ez dute jarduera bera edo antzeko bat egina eduki beharko beren kontura diruz lagundutako enpresa-proiektua hasi aurreko 12 hilabeteetan. Epeen zenbaketa ondorioetarako, erreferentzia modura EJZko alta, baja edo/eta aldaketa datak hartuko dira. Jardueraren hasieraren komunikazioa Udal honetan izapidetuta eduki beharko dute, beren jarduera Bidasoa biziriken enpresa zentroan gauzatzen dutenean izan ezik. e-Berritzailea Lerroa: Enpresa edo establezimendu berriaren Negozio Planak baliokoztua egon behar du eta Bidasoa biziriken Enpresa Guneko eta Autoenpleguko Departamentuaren aldeko txostena eduki beharko du. Ez dute jarduera bera edo antzeko bat egina eduki beharko beren kontura diruz lagundutako enpresa-proiektua hasi aurreko 36 hilabeteetan. Epeen zenbaketa ondorioetarako, erreferentzia modura EJZko alta, baja edo/eta aldaketa datak hartuko dira. Jardueraren hasieraren komunikazioa Udal honetan izapidetuta eduki beharko dute, beren jarduera Bidasoa biziriken enpresa zentroan gauzatzen dutenean izan ezik.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
e-Gaztea lerroa, 30.000,00 eurora iristen dira e-Innovador lerroa, 35.000,00 eurora iristen dira
Muga:
- e-Gaztea lerroa: 2.500 euro. - e-Berrikuntza lerroa: 1.500 euro - proiektuak berrikuntzari buruzko atalean 30 puntu edo gehiago lortzen baditu 3.000 euro.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
-
¿ Eskari-Orria behar bezala beteta. ¿ NAN fotokopia eta enpredaren identifikazio fiskalaren txartelarena. ¿ Proiektuaren Negozio-plana. Bertan, proiektuaren bideragarritasuna baloratzeko beharrezkoa den informazio guztia jasoko da, I Eranskinean erantsi den Negozio Plan Ereduan azaltzen den xehetasunarekin eta han jasotako alderdiei buruz. ¿ Diruz laguntzekoak diren gastuen aurrekontuak edo fakturak. ¿ Diru - laguntza ordaindu beharreko banku - kontuaren zenbakiaren titulartasuna egiaztatz eko agiria. ¿ Berariazko ardurapeko adierazpena, antzeko helburuetarako (enpresa - jarduera/jarduera profesionala abian jartzea) eska tutako eta/edo emandako diru - laguntzei buruz. ¿ Gizarte Segurantzari dagokion Erregimenean a lta ematearen egiaztagiria. ¿ Berariazko ardurapeko adierazpena eredu normalizatuaren arabera, adieraziz diru - laguntzaren onuradun izateko egoeran dagoela eta datuak kontsultatzeko baimena ematen duena. Datuen erabilerak eta lagapenak Izaera Pertsonaleko datuak babe steari buruzko 15/1999. Egiaztapen hauek ofizioz egiteko baimena ematen EZ bazaio Irungo Udalari, ondoko atalek adie razten duten ziurtagiriak aurkeztu beharko dira inprimaki honekin batera. ¿ Zerga - betebeharraren (Udalarekiko, Foru Ogasunarekiko edo/eta ZergAgentziarekiko (1) eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean daudela egiaztatzen duen frogagiria
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak aurkezteko lekua