GAUZATU Industria Programa. 2011

Aurkezpen epea itxita
LABURPENA
Titulua:
GAUZATU Industria Programa. 2011
Xedea:
Oinarri teknologikoko edo/eta berritzaileko ETEak sortzea eta garatzearen sustatzea, etorkizunean lehiakor izateko estrategia gisa. Horretarako enplegua sortzeko inbertsioa lagunduz.
Diru kopurua:
Inbertsio lagungarriaren %35 arteko aurrerakin itzulgarriak, hehienez 120.000 sortutako enplegu bakoitzeko. Edozelan ere, ezin izango dira 1.500.000 euro baino gehiagokoak izan. Inbertsio proiektuak aginduan I eranskinean jasotzen diren udalerrietan egiten ez dituzten ETEek honako hauek lortu ahal izango dituzte: - Inbertsio lagungarriaren %35arteko aurrerakin itzulgarriak, oinarri teknologikotzat jotzen diren enpresa txikientzat. - Inbertsio lagungarriaren %30arteko aurrerakin itzulgarriak, oinarri teknologikotzat jotzen diren enpresa ertainentzat. - Inbertsio lagungarriaren %30 arteko aurrerakin itzulgarriak, berritzailekotzat soilik jotzen diren enpresa txikientzat. - Inbertsio lagungarriaren %25arteko aurrerakin itzulgarriak, berritzailekotzat soilik jotzen diren enpresa ertainentzat.
Deialdiaren araudia:
  • EBAZPENA, 2011ko otsailaren 25ekoa, (EHAA Zk. 64/2011)
    Industria eta Energiako sailburuordearena; honen bidez, teknologia-oinarriko ETEak eta/edo berritzaileak sortu eta garatzen laguntzeko Gauzatu-Industria programa arautzen duen Aginduan ezarritako esparruan, 2011ko ekitaldirako laguntzak emateko deialdia iragartzen da.
Araudia:
  • AGINDUA, 2007ko maiatzaren 21ekoa, (EHAA Zk. 112/2007)
    Merkataritza eta Turismo sailburuarena, teknologiaoinarriko ETEak eta/edo berritzaileak sortu eta garatzen laguntzeko Gauzatu-Industria programa arautzen duena.
  • AGINDUA, 2007ko abenduaren 18koa, (EHAA Zk. 20/2008)
    Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, teknologiaoinarriko ETEak eta/edo berritzaileak sortu eta garatzen laguntzeko Gauzatu-Industria programa arautzen duen Agindua aldatzen duena.