GAUZATU Industria Programa. 2009

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

Industria Garatzeko Zuzendaritza


Xedea

Oinarri teknologikoko edo/eta berritzaileko ETEak sortzea eta garatzearen sustatzea, etorkizunean lehiakor izateko estrategia gisa. Horretarako enplegua sortzeko inbertsioa lagunduz.


Nori Zuzendua

Erauzketan, eraldaketan, produkzioan eta horiekin lotutako zerbitzu teknikoetan (produktu prozesuari lotuta) diharduten ETEak, informazioaren eta komunikazioen gizartearen eremuan kokatutako ETEak, baldin eta oinarri teknologiko eta/edo berritzailekotzat jotzen badira.

Talde industrialak, non eskaera aurkezten duen enpresak, taldeko gainarako enpresen % 100eko akzioen partaidetza izango duen.


Diru kopurua

Inbertsio lagungarriaren %35 arteko aurrerakin itzulgarriak, hehienez 120.000 sortutako enplegu bakoitzeko. Edozelan ere, ezin izango dira 1.500.000 euro baino gehiagokoak izan.

Inbertsio proiektuak aginduan I eranskinean jasotzen diren udalerrietan egiten ez dituzten ETEek honako hauek lortu ahal izango dituzte:

  •  Inbertsio lagungarriaren %35arteko aurrerakin itzulgarriak, oinarri teknologikotzat jotzen diren enpresa txikientzat.
  •  Inbertsio lagungarriaren %30arteko aurrerakin itzulgarriak, oinarri teknologikotzat jotzen diren enpresa ertainentzat.
  •  Inbertsio lagungarriaren %30 arteko aurrerakin itzulgarriak, berritzailekotzat soilik jotzen diren enpresa txikientzat.
  •  Inbertsio lagungarriaren %25arteko aurrerakin itzulgarriak, berritzailekotzat soilik jotzen diren enpresa ertainentzat.

Araudia

AGINDUA, 2007ko maiatzaren 21ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, teknologia-oinarriko ETEak eta/edo berritzaileak sortu eta garatzen laguntzeko Gauzatu-Industria programa arautzen duena.

AGINDUA, 2007ko abenduaren 18koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, teknologia-oinarriko ETEak eta/edo berritzaileak sortu eta garatzen laguntzeko Gauzatu-Industria programa arautzen duen Agindua aldatzen duena.

EBAZPENA, 2008ko azaroaren 19koa, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearena, teknologia-oinarriko ETEak eta/edo berritzaileak sortu eta garatzen laguntzeko Gauzatu-Industria programa arautzen duen aginduak ezarritako esparruaren barruan, 2009 urtean diru-laguntzak emateko deialdia argitaratzeko dena.

Harremanak norekin

www.euskadi.net
www.spri.es

Industria Sustatzeko Zuzendaritza
Donostia-San Sebastian kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945018214 E-mail:
agus-garcia@ej-gv.es

Industriaren Sustapen eta Eraldaketerako Baltzua (SPRI, S.A.)
Urkixo Zumarkalea 36, 4. solairua (Plaza Bizkaia Eraikina)
48011 Bilbao
Tel.: 944037040 E-mail:
icuetara@spri.es


Erantsi beharreko agiriak

a) Inbertsio-proiektuaren txosten zehatza, industria-plana, plan ekonomiko-finantzarioa eta laborala eta horiek gauzatzeko epeak bilduko dituena. Era berean, teknologia-oinarriko enpresa eta/edo enpresa berritzailea izatea frogatzen duten agiriak erantsi beharko ditu.

b) Eratze-eskritura eta Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia, eskatzailearen ahalordearen fotokopia, agiri hori Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak lehendik daukanean eta ahalduna lehengo bera denean izan ezik.
c) Azken bi ekitaldiko Merkataritza Erregistroan gordailatutako urteko kontuen eta agiri gehigarrien kopia edo, halakorik ezean, Sozietateen gaineko Zergaren edo, hala badagokio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken bi aitorpenak.
d) Hala badagokio, azken hiru ekitaldi ekonomikoei dagokien enpresako plantillaren bilakaeraren txosten zehatza, urteen araberakoa, eta urteko deialdia argitaratu aurreko 12 hilabeteei dagozkien TC1 eta TC2 agiriak.
e) Euskal Autonomi Elkartearen aurrekontu orokorren pentzutan diru-laguntzak eskuratu dituztenek zerga mailako obligazioak bete dituztela egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7koa Aginduan ezarritakoa betetzen denean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, betiere eskatzailearen berariazko baimenarekin, zuzenean eskatuko dizkiete zerga arloan eskudunak diren organoei laguntza eta diru-laguntzen onuradunek zerga betebeharrak bete dituztela ziurtatzen duten agiriak ematea; baimen hori espedientean jasota ez balego, eskatzaileek ekarri beharko lukete ziurtagiri hori espedientera.
f) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.
g) Jarraian adierazitako alderdiak egiazkoak izateari buruzko zinpeko adierazpena; ikuskatze-fasean egiaztatu ahal izango dira horiek:
- Eskatzailea ETEa izatea eta enpresako eta berari atxikitako enpresetako enpleguaren, negozio bolumenaren eta balantze orokorraren urteko datuak, eta taldearen datu orokorrak, laguntza eman aurreko bi ekitaldienak.
- Proiektu berarentzat beste erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatu eta/edo hauengandik jasotako laguntzak.
-.Enpresa eskatzaileak zehapen administratibo edo penalik jaso ez izana, eskatzailea izateko gaitasungabetzen duen lege debekurik ez izatea, sexuagatiko diskriminazioa eginekoak kontutan hartuta, emakume eta gizonen berdintasunerako legea betez, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza.


Eskabideak Aurkezteko Epea

Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik 2008ko apirilaren 30a bitartean.


Eskabideak aurkezteko lekua

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI, S.A.)
Urkixo Zumarkalea 36, 4. solairua, Plaza Bizkaia eraikina
48011  Bilbao

Eskabide-orria eta datu-orria www.spri.es/gauzatu Interneteko helbidean bete eta/edo deskargatu ahal izango dira.


Tramiteen deskripzioa

Ez dira azaltzen


Egitura Atal Ebazlea

Industria Garatzeko Zuzendaritza


Ebazteko epea

Deialdia argitaratzen denetik 6 hilabete.

2009KO ONURADUNAK



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskabide orria

Autolikidazioaren txostena

Inbertsioen aitorpena

Dena den, ezinbesteko da eskabidea eta beharrezko den dokumentazioa paperean ere aurkeztea.


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

120.000 eurotako gutxieneko inbertsio lagungarria duten eta aldi berean gehieneko 36 hilabeteko epean gutxienez 3 enplegu sortzea berekin ekarriko duten proiektuak.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

09/01/2009