Bostizarrak, Iraurgitarrak eta Golden Warriorsek irabazi dute Consumópoliseko fase autonomikoa, eta Estatuko fasean parte hartuko dute

Argitalpen-data: 

Azkoitiko Floreaga ikastetxeko Bostizarrak (lehen hezkuntzako hirugarren zikloan), Azkoitiko Floreaga ikastetxeko Iraurgitarrak (DBHko 1. eta 2. mailan) eta Gasteizko Nuestra Señora de las Mercedes ikastetxeko Golden Warriors (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailan) dira Consumópolis lehiaketaren lehen faseko talde irabazleak.

Erkidegoko faseko talde garaileak Estatuko fasera joango dira Estatu osoko kategoria bakoitzeko talderik onena zein den argitzeko. Lehenengo fase honetan Consumópolis hiriko ibilbidea osatu behar izan dute, eta bigarren fasean egindako bideoak baloratu dira.

Lehen Hezkuntzako 3. zikloko kategorian, Azkotiako Floreaga ikastetxeak 2. eta 3. sariak ere eskuratu ditu, Consutarrak eta Irabazleak taldeekin.

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoen kasuan, bigarren eta hirugarren postuak Bilbora joan dira, Las Supernenxs eta Vasconsumidores taldeetara, biak Indautxuko Jesuiten ikastetxekoak.

DBHko 3. eta 4. mailetan Gasteizen geratu dira sariak, Templay, bigarren sailkatua, eta Mercedarias, hirugarren, Nuestra Señora de las Mercedes ikastetxekoak baitira.

Consumópolis kontsumo arduratsuari buruzko eskola-lehiaketa bat da, Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendua. 

Helburua da, irakasleen eta ikasleen bitartez, ikastetxeek kontsumo-hezkuntzarekin lotutako jardueretan parte har dezaten sustatzea. Bereziki, kontsumo arduratsuaren hainbat alderdiri buruz modu kontziente, kritiko eta solidarioan hausnartzea da helburua.

19. edizio honetan, lehiaketaren leloa "Batu kontsumo arduratsuari" izan da.