Bertan behera geratu dira maiatzaren 9an kamioiek Euskadin zirkulatzeko ezarritako murrizketak

Argitalpen-data: 


      Control_camiones.JPG
  • Neurriak 7,5 tonatik gorako baimendutako gehieneko masa (BGM) duten ibilgailu astunei eragiten die

Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi ditu Frantzian jaieguna den maiatzaren 9an, kamioiek Euskadin zirkulatzeko ezarritako murrizketak, Frantziako Gobernuak gauza bera egin ondoren. Hala jakinarazi die Estibaliz Olabarri Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak agintari eskudunei eta garraiolarien elkarteei.  

Neurriak mugaz gaindiko garraioari eta, zehazki, 7,5 tonatik gorako baimendutako gehieneko masa (BGM) duten ibilgailu astunei eragiten zien. Horren ondorioz, normaltasunez zirkulatu ahal izango dute maiatzaren 9ko 0:00etatik gaueko hamarrak arte.  

Informazio hori ohiko bideetatik ere jarriko da garraiolarien eskura, bai eta www.trafikoa.euskadi.eus webgunearen eta @TrafikoaEJGV X  kontuaren bidez ere.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)