Emakundek indarkeria matxistaren biktima diren eta desgaitasuna duten emakume eta neskak artatzeko gida bat aurkeztu du
2019.eko ekainak 14
Iñigo Urkullu lehendakariak “Erronkak, indarkeria matxistaren biktima diren eta desgaitasuna duten emakumeenganako arretan” izenburuko jardunaldia itxi du gaur eguerdian Bilboko BBK aretoan. Emakundek antolatutako jardunaldi honetan “Indarkeria matxistaren biktima diren eta desgaitasuna duten emakume eta neskak. Esku hartzeko jarraibideak” izenburuko gida aurkeztu da. Gida hau Emakundek landu du EDEKArekin elkarlanean. EDEKA da desgaitasunaren eremua lan egiten duten hainbat entitate, federazio eta konferazio elkartzen dituean Euskal plataforma.Gida honetan zenbait jarraibide zehazten dira indarkeriaren biktima diren emakumeak modu hoberenean artatzeko, eta hauek artatzen dituzten profesionalei zuzendua dago.
Lehendakariak eskerrak eman dizkie egunero indarkeriaren biktima diren emakumeekin lan egiten duten profesional guztiei eta Jaurlaritzaren konpromisoa azaldu du pertsona guztien errealitate eta behar ezberdinekin eta emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko helburuarekin. Lehendakariaren hitzetan, “erakundeen politikek kontuan izan behar dute zeharka generoa eta desgaitasuna”, eta honekin batera, azpimarratu du guztiz beharrezkoa dela desgaitasuna duten emakumeekin lan egiten duten elkarte eta entitate ezberdinekin elkarlanean aritzea.
Bestalde, Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, adierazi du “desgaitasun bat izateak indarkeria matxistaren biktima bihurtzeko aukerak areagotzen dituela eta horregatik emakumeen kontrako indarkeriaz ari garenean kontuan izan behar dugu errealitate hau”. Landaidak azaldu du berdintasun politiketan urteak aurrera egin ahala, gero eta argiago eta modu indartsuago baten kontuan izan direla desgaitasuna duten emakumeen baldintzak, bereziki Berdintasunerako Legea onartu zenetik, eta ondorengo Berdintasun planetan, eta hauen errepaso bat egin du.
Beharrezkotzat jo du Landaidak indarkeriaren biktima diren emakumeen arretaren ardura duten profesionalen prestakuntza, “desgaitasuna duten emakume eta nesken behar eta berezitasunak kontuan izan ditzaten”. Zentzu honetan, Emakundek bultzatzen duen Jabetuz prestakuntza programan unitate didaktiko bat erantsi da desgaitasun ezberdineko pertsonekin lan egiten duten entitateak zuzenduta.
Jardunaldian 300 pertsona inguruk parte hartu du, haietako gehienak indarkeriaren biktima diren emakumeak artatzen dituzten profesionalak izan dira.