Eusko Jaurlaritzak Gobernantza, Gardentasun eta Herritarren Partaidetzarako Erakunde arteko Batzordea sortu du (Gobernu Bilera 2017-07-11)

logoconsejo.jpg

2017.eko uztailak 11

Euskal Administrazio Publikoaren gardentasun- eta modernizazio-politikaren plangintza eta koordinazioa sustatuko ditu, Gobernu Programan IX. Legegintzaldirako aurreikusten den bezala

Gobernu Kontseiluak, gaur, “Gobernantza, Gardentasun eta Herritarren Partaidetzarako Erakunde arteko Batzordea” sortzea onetsi du; horrela, “XI. Legegintzaldirako Gobernu Programa”ren 61. konpromisoari erantzuten dio. 

Helburua da Eusko Jaurlaritzak gardentasunaren eta herritarren parte-hartzearen inguruan antolatzen dituen jarduketa guztiak koordinatzea. Xede du politika eta zerbitzu publikoen ebaluazioa sustatzea, lankidetzan eta kontu ematean oinarritutako ikuspegiarekin, bai eta kanpo-ikuskaritzetan lortutako nazioarteko gardentasun-indizeetan lidergoa finkatzea ere. Euskadi autonomia bakarra da “Espainiako Nazioarteko Gardentasuna”ren azken ikuskaritzan 100 puntutik 100 puntu lortu dituena. 

Honako zeregin hauek ditu, besteak beste: 

  • Informazio publikora jotzeko eskabideen izapidea koordinatzea eta haren segimendua egitea, ahalik eta azkarren eta kalitate onenaz erantzuten dela bermatzeko.
  • Gobernamenduaren, gardentasunaren eta herritarren parte-hartzearen inguruko plangintza ezartzea.
  • Gobernu Kontseiluari publizitate aktiboaren eta informazio publikorako sarbidearen inguruko jarraibideak, protokoloak eta jarduketa-irizpideak proposatzea, onets ditzan.
  • Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuriaren konpromisoak zabaltzea sustatzea. 

Batzorde berri hori sei hilean behin batuko da, eta Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzako gobernamenduaren, gardentasunaren eta herritarren parte-hartzearen inguruko langile teknikari espezializatuen laguntza izango du. 

Gainera, eta Eusko Jaurlaritzak gardentasunarekin eta kontu ematearekin duen konpromisoak erakusten duen bezala, gaur onetsi den akordio hau Gardena gardentasunaren atarian argitaratuko da. 

ERAKETA 

Batzordea presidentzia batek, idazkaritza batek eta hamahiru bokaliak eratuko dute, Gobernuko sail bakoitzetik bat: 

  • Presidentetza: arkodioak ezartzen du presidentetza Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Erakunde Harremanetarako sailburuordeak beteko duela; beraz, presidentea, kasu honetan, Peru Bazako izango da.
  • Idazkaritza: Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzako funtzionario batek beteko du.
  • Bokaliak: eta hamahiru bokaliak, Eusko Jaurlaritzako sail bakoitzetik bat.