"Europa bat-batean", kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketa. Jardunaldi akademikoak


  • DataApirilak 13
  • Gaia Musika, Ondarea, Bestelakoak

Uztailaren 11tik 15era bitarte hitzaldi, mahai-inguru eta proiekzio zein erakusketa interesgarriak izango dira Miramar Jauregian, Europa bat-batean egitasmoaren eskutik. Jardunaldi akademiko horietan matrikulatzeko epea zabalik da uztailaren 6ra arte.
 

Hirugarren urtez jarraian UPV/EHUko Uda Ikastaroetan izango da Mintzola Ahozko Lantegia; oraingoan, ordea, astebete osorako plana eskainiko du Europa bat-batean egitasmoaren baitan, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuarekin eta UPV/EHUko Uda Ikastaroekin elkarlanean.

Uztailaren 11n hasi eta 15era bitarte izango dira jaldunaldi akademikoak, 09:00etatik 13:30era. Egun bakoitzean gai bati loturiko lanketa egingo da, hitzaldi, ikus-entzunezko proiekzio eta mahai-inguru formatuan: munduko kantu inprobisatuaren loturiko azalpenak jasoko dira, munduan duten presentziaren inguruan hitz egingo da eta baita belaunaldiz belaunaldiko transmisioaren, genero ikuspegiaren eta hizkuntza gutxituen gainean ere.

Jardunaldi akademikoetan izena emateko epea zabalik da jada; uztailaren 6ra arte izango daukera, www.uik.eus webgunean. 5 egunetarako zein egun solteetarako matrikula daiteke: 80 euroan eman daiteke izena aste osorako, eta 25 euroan egun baterako.

Izena eman 

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri