Argitalpen-data: 2016/01/19

Bizkaiko txotx denboraldia %100 bertako sagarretik lortutako 180.000 litro sagardokin hasi da

Bizkaiko txotx denboraldia inauguratu da gaur goizean Zornotzako Uxarte sagardotegian.

Aurtengo Bizkaiko sagardoaren enbaxadorea, Euskadiko Aizkolarien txapelduna den Aitzo Atutxa izan da. Berarekin Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Polititako sailburuordea, Bittor Oroz, eta Elikagaein Kalitate eta Industrien zuzendaria, Peli Manterola egon dira.

Bizkaian 9 upeltegiek sagardoa ekoizten dute. 2015ko uztatik 180.000 litro atera dute, osoa bertako sagarrekin eginda.

Eusko Jaurlaritzaren erronken artean 2016an sagardoar Iparamerikako merkatuan sustatzea da. Horretarako Estatu Batuetan egingo dira promozio ekintza desberdinak eta baita ere Estatu Batuetako banatzaileak etorriko dira Euskadira, bertako sagardoa ezagutu dezaten.

EEBB sagardo kontsumoa azken urtetan ikaragarri igo da, 230 milio litrotik gora kontsumitzen dira, eta produktu interesgarritzat, desberdina izanik bere lekua hartzen ari da.

 

Bizkaiko txotx denboraldia inaugurazioa Zornotzako Uxarte sagardotegian