Euskarazko softwarea: Euskararen egoera neurtzeko softwarea
Finantza-etxeen neurgailua: euskararen erabilera-adierazleak neurtzeko aplikazioa
Aplikazioa finantza-etxeen lana errazteko sortu da, eta erakundeek modu arin eta eraginkorrean euskararen erabilera neurtzeko adierazleak kudeatu dezaten. Helburua, beraz, honakoa da:
- neurtu nahi den gunearen arabera galdetegiak sortu ahal izatea
- gunez guneko datuak jaso ahal izatea
- guneei buruzko hainbat kontsulta eta txosten egin ahal izatea
- erakundeak euskararen erabilera hobeto kudeatzeko aukerak hobeto identifikatu ahal izatea
Neurgailua erabiltzeko, honako aplikazio hauek instalatu behar dira:
- Java Makina birtuala: Java Runtime environment 1.6 - Aplikazio-zerbitzaria: Tomcat 5.5.27 - Datu-base zerbitzaria: MySQL 5.1
Neurgailua, beraz, software librean eginda dago eta kode irekian zabalduko da. Aplikazioa eskuratu nahi duenak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin harremanetan jarri eta berehala bidaliko zaio. Horretarako, j-aizpurua@ej-gv.es helbidera idatzi edo 945 01 92 97 telefonora deitu beharko da.
|