Euskarazko doktorego-tesien corpusa 2007. urtean jarri zuen martxan Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Udako Euskal Unibertsitatearen bidez.
EAEko, Nafarroako eta Akitaniako (Bordele, Paue) unibertsitateetan aurkeztutako doktorego-tesien zerrenda osatua oinarri hartuta, euskaraz ekoiztutako tesi-bilduma garrantzitsu hori euskal komunitate zientifikoaren esku jartzeko helburuarekin abiatu zen egitasmoa. 2021en amaieran 657 tesi-lan ditu corpusak eta helbide honetan dago kontsultagai:
https://www.euskadi.eus/tesiak/
Helburuak
Euskarazko doktorego-tesien corpusa biltzeko proiektuaren helburu nagusiak hauek dira:
- Euskaraz idatzitako unibertsitate-mailako testu-ekoizpena sustatzea, testu horien zabalkundea eta erabilera bermatzeko.
- Euskal komunitate zientifikoa sendotzea. Doktorego-tesiak ikerketa-lanen emaitza izaten dira eta, hortaz, jakintza hori euskaraz izatea eta, gainera, bilduma batean jasota geratzea oso garrantzitsua da.
- Sarearen bidez euskarazko goi-mailako edukiak zabaltzea. Balizko erabiltzaileen eskura jarri dira espezializazio-maila altuko edukiak, zientifikoak nahiz teknikoak.
Horiez gain, beste helburu hauek ere lortu nahi izan dira:
- Jakintza-arlo desberdinetako diskurtso-ereduak eskaintzea.
- Euskararen garapen terminologikoa garatzen laguntzea.
- Euskal tesi-egileen karrerak sustatzea.
- Euskarazko produkzio zientifikoaren ekoizpen-euskarriak estandarizatu eta nazioartekoen parean jartzea.
Eusko Jaurlaritzaren doktorego-tesien corpusaren osaketa
Euskarazko doktorego-tesien corpusak bi iturri erabiltzen ditu: digitalizatutako doktorego-tesiak eta horien metadatuak (2014. urtea baino lehen aurkeztutakoak, gehienbat); eta unibertsitate eta sareko gordailuetatik estekatutako doktorego-tesiak eta horien metadatuak.
Digitalizatutako doktorego-tesiak
Euskarazko doktorego-tesien corpusaren egitasmoak izan zuen lehen helburua euskarazko doktorego-tesiak euskarri elektronikoan, hau da, digitalizatuan, leku bakar batean argitaratu eta sareratzea zen. 1976. urtean lehen euskarazko tesia egin zenetik aurkeztutako tesi guztiak biltzea zen helburua.
Gordailuetako doktorego-tesiak
2014 urtetik aurrera unibertsitateek tesi-lanak beraien gordailu publikoetan argitaratzen dituzte. Euskarazko doktorego-tesien corpusak tesi horien esteka atzitu eta metadatuekin batera eskaintzen ditu.
Tesi bakoitzaren fitxak honako datuak biltzen ditu:
- Izenburua
- Egilea
- Zuzendaria(k)
- Unibertsitatea
- Fakultatea
- Saila
- Jakintza arloa
- SHU
- Urtea
- ISBN (dagoenean)
- Laburpena (euskaraz, ingelesez)
- Hizkuntza, orriak (tesi elebidunen kasuan)
- Esteka edo pdf fitxategia
Beraz, tesiak osorik eskura daitezke.
Tesien sailkapena eta zenbait datu
Doktorego-tesien bilakaera
Euskarazko doktorego-tesien corpusean dauden tesi-kopuruaren bilakaera, aurkeztutako urtea aintzat hartuta.
Doktorego-tesien bilakaera, generoaren ikuspegitik
Euskarazko doktorego-tesien corpusean dauden tesien portzentajeak, egileen generoa eta aurkeztu ziren urtea aintzat hartuta.
Doktorego-tesiak jakintza-arlo nagusien arabera
Euskarazko doktorego-tesien corpusean dauden tesiak, jakintza-arlo nagusien arabera sailkatuak. 2019ko azaroaren amaierako datuak.
Doktorego-tesiak jakintza-arlo espezifikoen arabera
Euskarazko doktorego-tesien corpusean dauden tesiak, jakintza-arloaren arabera sailkatuak. 2019ko azaroaren amaierako datuak.
Doktorego-tesiak unibertsitateen arabera
Euskarazko doktorego-tesien corpusean dauden tesiak, aurkeztu diren unibertsitatearen arabera sailkatuak. 2019ko azaroaren amaierako datuak
Azken aldaketako data: