Etika Publikorako Batzordea

Eginkizunak

Honako hauek dira Etika Publikorako Batzordearen egitekoak:

  • Etika Publikorako Batzordea da oharpen, kontsulta eta iradokizunak jasotzeko eskumena duen organoa. Halaber, Kode honetan ezarritako aurreikuspenetan adierazitako egokitzapen-proposamenak gauzatzeko prozedura jasotzen du.
  • Etika eta Jokabide Kodea benetan abian jartzea sustatzea, horretarako behar diren ekintzen eta neurrien bidez.
  • Etika eta Jokabide Kodea aplikatzearen inguruan kargu publikodunen eta parekatuen kontsultei zein beste edozein instantziak egindako kontsultei irtenbidea ematea.
  • Etika eta Jokabide Kodea betetzen dela egiaztatzeko urtero egingo den txostena lantzea.
  • Etika publikoaren alorrean erakundeen hobekuntza helburu duten hedapen- eta prestakuntza-programak zein berariazko tailerrak egitea sustatzea, dagozkien instantzietan.
  • Lantaldeak sortu ahal ditu gai zehatzak aztertzeko, azterkizun dituzten gaietan aldaketak ala gomendioak egin ahal izango dizkiotenak

Osaera

Batzordea Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailari adskribatuta dago, eta bost kide dauzka:

  • Lehendakaria: Maria Ubarretxena (Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko Sailburua).
  • Bokala: Maite Barruetabeña (Funtzio Publikoko Sailburuordea).
  • Bokala: Elsa González Esteban.
  • Bokala: Fernando Tapia Alberdi.
  • Idazkaria: Xabier Iñigo Ochandiano (Erakunde Harremanetarako sailburuordea).

Kontaktua

Posta elektronikoa

etikabatzordea-comisiondeetica@euskadi.eus

Posta arrunta

Etika Publikoko Batzordea
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Jarduera

Etika Publikorako Batzordea urtean behin bilduko da, gutxienez. Idazkariak egingo du horretarako deialdia, lehendakariaren aginduz.

Aurrekoa dena dela, beharrezko diren aparteko bilkurak egin ahal izango dira, erabaki behar diren gaien izaerak edo urgentziak hala eskatzen badute. Kasu honetan, batzordekideak bertan daudela edo bide telematikoak erabiliz egin ahal izango dira batzarrak.

Etika Publikorako Batzordeak hartutako akordioak

Etika Publikorako batzordearen erabakien ondorioz argitaratzen diren akordioek ez dute datu pertsonalik jasoko, ezta ere galdera edo eskakizuna egiten

Azken aldaketako data: