Erabilerraztasun-deklarazioko eredua
Xehetasunak
Jarraibideak
- Sektore publikoko organismoak ezabatu edo aldatu egin beharko du letra etzanean idatzitako testua, hala dagokionean.
- Azken nota guztiak ezabatu beharko dira erabilerraztasun-deklarazioa argitaratu baino lehenago.
- Erabiltzaileak erraz aurkitzeko moduan egon beharko du erabilerraztasun-deklarazioak. Erabilerraztasun-deklarazioari lotura bat jarri beharko zaio webguneko hasierako orriko toki nabarmen batean; bestela, webguneko orri guzti-guztietatik eman beharko da deklarazioa lortzeko modua; adibidez, goiburu edo oin-orri egonkor baten bidez.
- URL normalizatu bat erabili ahal izango da erabilerraztasun-deklarazioa egiteko.
- Gailu mugikorretarako aplikazioen kasuan, 2016/2102 (EB) Zuzentarauaren 7. artikuluko 1. apartatuan adierazitako moduan egon beharko du eskuragarri. Gailu mugikorretarako aplikazioan bertan ere egon ahal izango da eskuragarri deklarazioa.
Nahitaezko edukiaren betekizunak
Erabilerraztasun-deklarazioa
[Sektore publikoko organismoaren izena](e)k konpromisoa hartu du [erabilerraza/k] egiteko [bere webgunean/webguneetan] [eta] [gailu mugikorretarako dau(z)kan aplikazioa/aplikazioak ], bat etorriz [legeri nazionalarekin, zeinaren bidez Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/2102 (EB) Zuzentarauaren transposizioa egiten baita (1)].
Erabilerraztasun-deklarazio hau honako honi aplikatzen zaio: [adierazi deklarazioaren irismena; adibidez, deklarazioak aipatzen dituen webgunea/k edo aplikazioa/k i , kasuaren arabera].
Betetze-egoera ii
- [Webgune hau/hauek/Gailu mugikorretarako aplikazio hau/hauek] iii erabat [konforme] [dago/daude]honekin: [xxx iv].
- [Webgune hau/hauek/gailu mugikorretarako aplikazio hau/hauek] v partzialki [konforme] vi [dago/daude] [xxx vii]-rekin, [salbuespenak] direla-eta [eta/edo] [konformitaterik ez dagoelako zenbait alderdiri dagokionez], zeinak ondoren [adierazten baitira].
- [Webgune hau/hauek/Gailu mugikorretarako aplikazio hau/hauek] viii oraindik ez [dago/daude] [konforme] honekin: [xxx ix]. Ondoren, [adierazten da] zein diren [salbuespenak] [eta/edo] [zein d(ir)en alderdi ez-konformea/k].
Erabilerraza ez den edukia x
Ondoren biltzen den edukia ez da erabilerraza, honegatik:
- Ez dator bat [legeri nazionala]rekin.
[Adierazi zein diren webguneekin eta dagokien aplikazioekin konforme ez dauden alderdi guztiak eta/edo idatzi oraindik konforme ez diren eduki, sekzio edo funtzionaltasun guztiak xi].
- gehiegizko karga
[Adierazi zer eduki, sekzio edo funtzionaltasunerako eskatzen den aldi baterako salbuespena aplikatzea karga gehiegizkoa delako, 2016/2102 (EB) Zuzentarauaren 5. artikuluarekin bat etorriz].
- edukia ez dago legeria aplikagarriaren eremuan.
[Adierazi zer eduki, sekzio edo funtzionalitate ez diren erabilerrazak aplikatu behar den legeriaren eremutik kanpo].
[Adierazi zer beste aukera dagoen erabilerrazak izan daitezen, halakorik badago].
Erabilerraztasun-deklarazio hau prestatzea
Deklarazio hau data honetan prestatu zen: [sartu data xii].
[Adierazi zer metodo erabili den deklarazioa prestatzeko [ikus Batzordearen 2018/1523 Exekuzio Erabakiaren (EB) 3. artikuluko 1. apartatua (2)].
[Deklarazioaren azken berrikuspena: [adierazi zer datatan berrikusi zen azkenengoz] xiii].
Oharrak eta harremanetarako datuak
[Deskribatu zein den komunikazio-mekanismoa (eta eman mekanismoaren lotura bat), erabili behar dena sektore publikoko organismoari jakinarazteko ez direla bete erabilerraztasun-betekizunak eta eskatzeko informazioa eta edukiak, Zuzentarauaren aplikazio-eremutik kanpo utziak].
[Harremanetarako datuak ematea, kasuan kasukoak: zein entitate, unitate edo pertsona arduratzen den komunikazio-mekanismoaren bidez bidalitako eskabideen izapideez edo erabilerraztasunaz].
Aplikazio-prozedura
[Deskribatu zein prozedura aplikagarritara (eta eman prozeduraren lotura), jo behar den baldin eta jakinarazpenaren edo eskaeraren erantzuna ez bada gogobetegarria, Zuzentarauaren 7. artikuluko 1. apartatuko , b) letraren arabera].
[Adierazi zein diren harremanetarako datuak, dagokion exekuzio-organismoarenak].
Aukerako edukia
Aukera dago, egoki iritziz gero, ondoren adierazten den edukia eransteko erabilerraztasun-deklarazioari:
- Sektore publikoko organismoak erabilerraztasun digitalarekin duen konpromisoaren azalpen bat, adibidez:
- asmoa duela legediak eskatzen duena baino erabilerraztasun-maila handiagoa lortzeko;
- zer neurri zuzentzaile hartuko dituen erabilerrazak izan daitezen webguneetako edukiak eta gailu mugikorretarako aplikazioak, erabilerrazak ez direnak, neurri horiek aplikatzeko egutegia barne;
- babes ofiziala, erabilerraztasun-deklarazioari egiten zaiona (maila administratiboan edo politikoan);
- zer datatan argitaratu zen webgunea edo gailu mugikorretarako aplikazioa;
- edukia goitik behera berrikusi eta gero, zein datatan eguneratu zen azkenengoz webgunea edo gailu mugikorretarako aplikazioa;
- ebaluazio-txostenik izanez gero, zein den haren lotura, batez ere webgunean edo gailu mugikorretarako aplikazioan adierazi bada: «a) erabat konforme» modura.
- telefono-laguntzarik dagoen desgaitasunen bat duten pertsonentzat eta laguntzarik dagoen laguntza-teknologietako erabiltzaileentzat;
- zer beste informazio jotzen den beharrezkotzat.
Oharrak:
- Gailu mugikorretarako aplikazioen kasuan, bertsioaren datuak eta data ere eman behar dira. ↑
- Aukeretako bat hautatu behar da; hau da, a), b) edo c) hautatu behar da, eta ezabatu gainerakoak. ↑
- a) bakarrik aukeratu behar da arauaren edo zehaztapen teknikoaren betekizun guzti-guztiak betetzen direnean, inongo salbuespenik gabe. ↑
- Adierazi behar da zein diren arau edo zehaztapen teknikoen erreferentziak, edo zein den zuzentarauaren transposizioa egiten duen legeri nazionalaren erreferentzia. ↑
- b) hautatu behar da, baldin eta arau edo zehaztapen teknikoaren betekizun gehienak betetzen badira, baina salbuespenekin. ↑
- Konformitatea oraindik ez da erabatekoa, eta hartu beharreko neurriak hartu behar dira erabatekoa izan dadin. ↑
- Adierazi behar da zein diren arau edo zehaztapen teknikoen erreferentziak, edo zein den zuzentarauaren transposizioa egiten duen legeri nazionalaren erreferentzia. ↑
- c) hautatu behar da, baldin eta arau edo zehaztapen teknikoaren betekizun gehienak betetzen ez badira. ↑
- Adierazi behar da zein diren arau edo zehaztapen teknikoen erreferentziak, edo zein den zuzentarauaren transposizioa egiten duen legeri nazionalaren erreferentzia. ↑
- Ezabatu daiteke, hala badagokio. ↑
- Deskribatu behar da zer alderdik eragiten duten edukia ez izatea erabilerraza –ahal dela, teknizismoak erabili gabe–, eta erreferentzia egin behar zaie arau edo zehaztapen teknikoetan aplikatu behar baina betetzen ez diren betekizunei. Adibidez:
«Dokumentuak trukatzeko aplikazioaren saio-hasierako inprimakia ez dago erabat egokituta teklatuarekin erabiltzeko [XXX. betekizuna (hala badagokio)]». ↑ - Adierazi behar da zein datatan prestatu zen erabilerraztasun-deklarazioa lehen aldiz, hura aplikatzen zaien webguneak/gailu mugikorretarako aplikazioak ebaluatu eta gero, edo, gerora eguneratu bada, noiz eguneratu den. Gomendatzen da deklarazioa ebaluatu eta eguneratzea baldin eta goitik behera berrikusten bada webgunea/gailu mugikorretarako aplikazioa. ↑
- Gomendatzen da aldian-aldian berrikustea zeinen zehatza den deklarazioak jasotzen duen informazioa; gutxienez, urtean behin. Adierazi beharko da noiz berrikusi den azkenengoz, baldin eta deklarazioa berrikusi bada baina ez bada egin webgunearen/gailu mugikorretarako aplikazioaren ebaluazio osoa, berdin delarik deklarazioan aldaketarik sartu den ala ez berrikusi ostean. ↑
- (1) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/2102 (EE) Zuzentaraua, 2016ko urriaren 26koa, Sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen erabilerraztasunari buruzkoa (L 327 EO, 2016.12.2koa, 1. or.). ↑
- (2) Batzordearen 2018/1523 (UE) Exekuzio Erabakia, 2018ko urriaren 11koa, zeinaren bidez erabilerraztasun-deklarazioa egiteko eredu bat ezartzen baita Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2016/2102 (EB) Zuzentarauarekin bat etorriz, zeina sektore publikoko organismoetako webguneei eta gailu informatikoetako aplikazioei buruzkoa baita (L 256 EO, 2018.10.12koa,103. or.). ↑