Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es
Hemen zaude: Hasiera | Hauteskundeen informazioa | Aurreko hauteskundeak | Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak

Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak

Hauteskundeko informazio orokorra. Hemen, Udal eta Batzar Nagusietarako 2011ko hauteskunde prozesuari buruzko hainbat alderdi daude jasota, hala nola, honako hauek:

  • Emaitzak: 2011ko udal eta foru hauteskundeetako behin-betiko emaitzak argitaratu dira (iturriak: Barne Ministerioa eta foru aldundiak, hurrenez hurren). Txostenak deskargatzeko aukera dago.


  • Sarrera eta Bozkatzeko eskubidea: 2011ko maiatzaren 22an Euskal Autonomia Erkidegoan izango diren hauteskundeetarako sarrera, hauteskundeak nola egingo diren eta nork izango duen hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea.


  • Zinegotziak, Batzarkideak eta biztanleria: Udal bakoitzari dagokion Zinegotzi-kopurua jasotzen du, bai eta 3 Lurralde Historikoetako hauteskunde-barruti bakoitzean aukeratu beharreko Batzordekideak ere, Euskadiko biztanle-kopuru ofizialaren arabera. Informazio horrekin batera, zinegotzigoak edota batzordekideak galtzen dituzten barrutien balantze bat ere egiten da, 2007ko hauteskundeak oinarri hartuta betiere.


  • EHBri barrutiak esleitzea: Udal Hauteskundeetan nahiz Batzar Nagusietarako hauteskundeetan Euskadiko Eskualdeko Hauteskunde Batzorde bakoitzari dagokion barrutien esleipena jasotzen du.


  • Inkestak: 2011ko Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak egin aurretik, gizarte-komunikabideetan azaltzen diren iritzi-azterketen artxiboa.


  • Hauteskundeetako egutegia eta mugarriak: 3 egutegi barne hartzen ditu, pdf formatuan deskargatu daitezkeenak; horietan, hauteskundeetan parte hartuko duten alderdi politikoen jarduera interesgarrienak bilduko dira, bai eta Mahaietako kideak eta posta bidezko hautesleak nortzuk diren ere. Era berean, hauteskundeetako zenbait gertaera aipagarri ere jasoko ditu, hala nola, hauteskunde prozesuaren epe eta jarduerak.


  • Aukeraezintasunak eta bateraezintasunak: Hauteskunde-prozesu bakoitzari dagokion gida bat jasotzen du; bertan, aukeraezintasunari eta bateraezintasunari buruzko 300 kasu praktiko baino gehiago jasotzen dira, indarreko legeriarekin, Hauteskunde Batzorde Zentralarekin (74 lotura) eta Auzitegietako jurisprudentziarekin bat etorriz, betiere.


  • Hautagaiak: Euskal Autonomia Erkidegoko Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetan izendatutako hautagai-zerrendei buruzko informazioa, izendapena, sigla eta, hala behar denean, hautagai-zerrendaren web helbidearekiko lotura sartuta.


  • Helbide eta datu interesgarriak: Era berean, maiatzaren 22ko hauteskundeei buruzko hainbat datu orokor interesgarri erantsi da, esate baterako: hauteskunde-errolda, kopuruak (Hauteskunde Batzordeak, Udalerriak, Hauteskunde-mahaiak, Hauteskunde-barrutiak, etab.). Aipatu datuak 2007 eta 2003ko Hauteskundeetako emaitzenekin konparatu daitezke.


  • Hauteskunde-legeria eta Araudi aplikagarria: Barne Ministerioaren web orrirako eta Eusko Jaurlaritzaren web orrirako lotura. Lehenengoan, Estatuko Hauteskunde-araubide Orokorraren Lege Organikoa dago jasota; lege horrek Udal Hauteskundeak arautzen ditu, besteak beste. Bigarrenean, Euskadiko Lurralde Historikoetako Batzar Nagusietarako Hauteskunde-legea dago jasota. Horrez gain, alderdi politiko bat sortu eta talde politiko bat eratzeko beharrezkoak diren lege-baldintzak jasotzen dituen araudiari buruzko informazioa ere aipatzen da, bai eta Estatuko Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoari egindako azken erreformaren ondorioz gehitu diren berrikuntza garrantzitsuenak ere. Azkenik, Udal Hauteskundeetarako Hauteskunde Batzorde Zentralak emandako jarraibide garrantzitsuenak jasotzen dira, bai eta hauteskunde-prozesu bi-bietarako buletin ofizialetan argitaratutako lege eta araudiak ere.


  • Loturak instituzioekin: 2011ko maiatzaren 22ko Hauteskundeetarako deialdia egin duten Herri Erakundeen Internet zerbitzuetarako estekak jasotzen ditu (esaterako: hiru Foru Aldundiak, Barne Ministerioa, Hautesle-erroldaren Bulegoa, eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietarako Saila).


Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak