Ekonomia eta Ogasun Saila

Ekonomiaren termometroa

2024ko maiatza

EAEko ekonomiaren termometroak 97,4ko balioa izan zuen maiatzean, azken hamalau hilabeteetako baliorik altuena, eta hazkunde biziko eremuaren mugan kokatu zen. Barne eskariaren hazkundea sendoa da berriz ere, eta, aldi berean, esportazioak nabarmen hobetu dira; horrek esan nahi du kanpo saldoak ekonomiaren hazkundeari ekarpen positiboa egingo diola berriro. Zerbitzuen sektorearen dinamismo handiak eskaintzaren ikuspegitik azaltzen du produkzioaren eta enpleguaren hazkundearen zati handi bat, eta industria jarduera txikiagoa konpentsatzen du.

Oharra: EAEko ekonomiaren termometroaren egiteko hileko bakoitzaren lehen egunetan eskuragarri dagoen informazioa erabiltzen da.