Meteorologiaren Mundu Eguna
Meteorologiaren Munduko Eguna dela eta, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak, Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiagak eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendari Pedro Anituak prentsaurrekoa emango dute EuskOOS, AZTI Tecnaliaren aholkularitzarekin Euskalmet ? Euskal Meteorologia Agentziak kudeatzen duen Euskadiko Ozeanografia Operazionaleko erreminta berria, aurkezteko.
Ekitaldian amaitu berria den neguaren balantzea egingo da, eta 1983an Euskadiko eta Estatuko prentsan urte hartako uholdeei buruz argitaratutako artikuluak, erreportajeak eta material grafikoa biltzeko egindako lana aurkeztuko da.
Meteorologiaren Mundu Egunak Meteorologiaren Mundu Erakundearen (WMO) hitzarmena indarrean jarri izana ospatzen du, 1950eko martxoaren 23an. Aurten, Weather-ready, climate-smart (Eguraldirako prest, klimarako prestatuta) lelopean, alerta goiztiarraren sistemek erkidegoen erresilientzia areagotzeko duten garrantziari balioa eman nahi zaio.