Irakasleak etengabe prestatzeko eta pedagogia eta didaktika eguneratzeko jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat diru-laguntzak (2019).
[PREST_GARA - ASAL]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Dirulaguntzak ematea Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeei, zeinek hezkuntza-komunitatea prestatzeko eta, bereziki, unibertsitateaz kanpoko irakasleak etengabe prestatzeko jarduerak burutu baitituzte 2018ko urriaren 1etik 2019ko irailaren 30erako aldian, datozen artikuluetan adierazten diren baldintzetan.
Aurrekontuko zuzkidura
100.000 (euro)Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:
Diru-laguntza ordaintzeko, diruz lagundu daitekeen ekintza gauzatu beharko da hura emateko ebazpenean ezartzen diren baldintza eta modu beretan, eta justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko da 2019ko azaroaren 4a baino lehenago.
Ordainketa 2019. urtea bukatu baino lehen egingo da.

Nori dago zuzenduta
Irabazi-asmorik gabeko erakundeak
Eskakizunak:
-
Legez eratuta egotea
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
- Sozietatearen helbidea Euskal Autonomia Elkartean izatea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
Betekizunak
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
- Ez duela eskuratu helburu bererako diru-laguntzarik, laguntzarik, sarrerarik edo bestelako baliabiderik Hezkuntza Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak diruz lagundutako deialdi edo programetatik.
- Erakunde eskatzaileak ez edukitzea diru-laguntza edo laguntza publikoak jaso ahal izateko aukera galtzea dakarren zigor penal edo administratiborik; eta, ez egotea horretarako ezgaitzen duten lege-debekuetan sartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexuagatiko diskriminazioan erortzeagatik gertatutakoak barne.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
- Ez egotea diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan azaldutako egoeraren batean.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Diruz lagunduko diren jarduerak, 2018ko urriaren 1 eta 2019ko irailaren 30 bitartean egin beharko dira.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
2019. urtean egindako jardueren edo egin nahi diren eta dirulaguntzen deialdi honen xede diren jardueren deskribapen zehatza, ekintzak bereizita (II. eranskina). Ekintza bakoitzari dagokionez, hauek adierazi beharko dira: ekintza-mota (5.1 artikuluko a) edo b) apartatuetan jasotzen diren ekintzak), helburuak, metodologia, ebaluatzeko sistema eta adierazleen definizioa, baita ere pertsona hartzaile potentzialak zein diren eta zenbat, ekintzak zenbat iraungo duen eta noiz eta non burutuko den.
-
Ekintza guztien aurrekontu xehatuan hauek jasoko dira: gastuak, eta, hala badagokio, matrikulak egiteak, sarrerak dokumentazioa edo material informatikoa saltzeak dakartzan sarrerak, baita jarduerarekin lotuta dagoen beste edozerk dakartzanak ere.
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Beste laguntzarik ez duzula jaso aitortzen baduzu, ez daukazu dokumenturik aurkeztu beharrik.
- Beste finantziazio-iturriren bat baldin baduzu edo eskatu baduzu, “Beste finantziazio-iturri batzuk” inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
- Ez duela eskuratu helburu bererako diru-laguntzarik, laguntzarik, sarrerarik edo bestelako baliabiderik Hezkuntza Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak diruz lagundutako deialdi edo programetatik.
- Erakunde eskatzaileak ez edukitzea diru-laguntza edo laguntza publikoak jaso ahal izateko aukera galtzea dakarren zigor penal edo administratiborik; eta, ez egotea horretarako ezgaitzen duten lege-debekuetan sartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexuagatiko diskriminazioan erortzeagatik gertatutakoak barne.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
- Ez egotea diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan azaldutako egoeraren batean.
-
Legez eratuta egotea
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
- Sozietatearen helbidea Euskal Autonomia Elkartean izatea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta sei hilabetera ebatziko du deialdia Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
2018ko azaroaren 3a baino lehen.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Burututako jardueren azalpen-memoria. Aurreikusitako plana bete dela erakusteko eta ziurtatzeko behar diren xehetasun guztiak izan beharko ditu.
-
Prestakuntza-ekintzak ikastaroak, kongresuak edo jardunaldiak direnean, txosten bat aurkeztu beharko da, partaideek betetzen duten ebaluazio-galdeketatik ateratzen diren ondorio guztiak jasotzen dituena. Galdera-sorta hori erantzuteko, kontuan izan beharko dira ekintza horretako eskabide-orrian adierazten diren helburu zehatz guztiak.
-
Onartutako aurrekontuan azaltzen diren gastuei dagozkien egiazko ziurtagiriak, fakturak edo zuzenbidean onartzen den beste edozein agiri; eta ondokoak ere hala egiaztatu beharko dira: matrikulatik, agirien salmentatik eta gainerako finantzaketa-iturrietatik sortutako diru-sarrerak, guztiak ere proiektuan aurreikusitakoak. Kontzeptu finantzagarriek bereizita eta banakatuta agertu beharko dute faktura horietan. Fakturen edo dokumentuen gastu-datak ezin izango dira 2019ko irailaren 30a baino geroagokoak izan.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua