Esparru hauetako proiektuak diruz laguntzeko programa: ikerkuntza, garapena eta berrikuntza; energia-eraginkortasunaren eta energia garbiaren arloko neurriak sustatzeko inbertsioak; eta inbertsio zientifiko-teknologikoak.

[innobermea]

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

LABURPENA
Xedea

Esparru hauetako proiektuak sustatzea: ikerkuntzaren, garapenaren eta berrikuntzaren arloko proiektuak, energia-eraginkortasunaren eta energia garbiaren arloko neurriak; eta industria-sektoreko enpresetan, horiei lotutako zerbitzu-enpresetan eta ZTBESra atxikitako Zentro Teknologiko, Ikerketa Kooperatiboko Zentro (IKZ) eta I+G enpresa-unitateetan egiten diren inbertsio zientifiko-teknologikoak. Horretarako, Finantzen Euskal Erakundeak, Finantza Erakundeekin elkarlanean, maileguak emango ditu, eta mailegu-eragiketa horiei bermeak eskainiko dizkie.

Programa horren bidez, gutxienez 200 milioi euroko Inbertsio Proiektuak egin ahal izango dira, eta bermea jasoko duten erakundeetara 150 milioi euroko maileguak bideratuko dira.

Horretarako, eta behar diren baliabideen mugikortasuna errazteko, 30 milioi euroko Berme Funts bat sortu da, Finantzen Euskal Erakundearekin eta hainbat Finantza Erakunde eta Elkar Bermatzeko Sozietaterekin egindako Lankidetza Hitzarmenaren esparruan.

Laguntza hori Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren barruan ulertu behar da, zeinaren arabera zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen diren, Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzearen ondorioz (2014-06-26ko AO, L 187).

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Laguntza hau eskuratu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoan inbertsio-proiektuak egingo dituzten industria-sektoreko enpresek eta/edo horiei lotutako zerbitzu-enpresek, baita Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarera atxikitako Zentro Teknologiko, Ikerketa Kooperatiboko Zentro (IKZ) eta I+G enpresa-unitateek ere. Informazio xehatua

    Ikus 4. oinarria. I. eranskina. 114/2016 DEKRETUA, 2016KO UZTAILAREN 27KOA

Betekizunak eta merezimenduak
  • Euskal Autonomia Erkidegoan gutxienez jarduera-zentro bat izan behar du, eta finantzatutako inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan egin behar dira. Era berean, finantzazioak irauten duen bitartean, edo, nolanahi ere, bost urtez gutxienez ?edo 3 urtez ETE-en kasuan?, bai jarduerek bai horien xede diren establezimenduek Euskal Autonomia erkidegoan kokatuta egon beharko dute.
  • Kasu guztietan, inbertsio totalaren % 25, gutxienez, erakunde eskatzailearen funtsen bidez ordaindu behar da. Horretarako, ez dira kontuan hartuko diruz lagundu daitekeen proiektu horrek edozein administrazio publikotatik edo edozein erakunde publiko zein pribatutatik jasotzen dituen diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabide ekonomikoak.
  • Foru Ogasunei eta Gizarte Segurantzari dagozkien zerga-obligazioak egunean izan behar dira.
  • Enpresak ez du krisi-egoeran egon behar, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduko 2. artikuluko 18. paragrafoan definitzen denaren arabera.
  • Jakinarazi behar du diruz lagundu daitekeen proiektu horrentzat diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabide ekonomikoren bat eskatu duen ala ez, eta lortu duen ala ez, edozein administrazio publikotatik edo edozein erakunde publiko zein pribatutatik.
  • Eskaeran jakinarazi behar du Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak eta haren erakunde autonomiadunek ematen dituzten antzeko laguntza edo diru-laguntzen esparruan abiatutako itzultze- edo zigor-prozeduraren batean sartuta dagoen ala ez.
  • Ezin izango du diru-laguntza edo laguntza publikorik eskuratzea eragozten duten zehapen administratiborik edo penalik izan, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.
  • Baztertuak izango dira Diru-laguntzei buruzko 2003ko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13.2 artikuluak adierazitako egoeretan daudenak, bai eta Europar Batasuneko Batzordeak laguntza bat aldez aurretik legez kanpokotzat eta merkatu batuarekin bateraezintzat jotzeagatik laguntza hori itzultzeko agindua bete beharrean direnak; salbuespen izango dira natura-hondamendi jakin batzuek eragindako kalteak konpontzeko xedea duten laguntzen erregimenak.
Prestazio ekonomikoa

Arrisku-finantzaketa laguntzeko lerroa, gehienez 150 milioi € artekoa, aipatutako Berme Funtsak bermatua, Finantzen Euskal Erakundearen eta hainbat Finantza Erakunde eta Elkar Bermatzeko Sozietateren arteko Hitzarmenaren esparruan.

Berme Funts finantzario bat sortuko da kobraezinak estaltzeko, 30 milioi €-koa, esparru hauetako proiektuak egiteko mailegu-eragiketak bermatzeko: ikerkuntza, garapena eta berrikuntza; energia-eraginkortasunaren eta energia garbien arloko neurriak; eta inbertsio zientifiko-teknologikoak.

Finantzazio-lerroa Finantzen Euskal Erakundeak eta Finantza Erakunde parte-hartzaileek emango dituzten maileguen bidez bideratuko da, proiektu bakoitzaren kanpo-finantzazioaren beharrak estaltzeko; gutxienez berrehun eta berrogeita hamar mila eurokoa (250.000 €) izango da, eta gehienez bost milioi eurokoa (5.000.000 €).

Berme Funtsak programan parte hartzen duen finantza-erakunde bakoitzaren mailegu-zorroaren guztizko zenbatekoaren % 80 estaliko du, maileguz mailegu, eta lehenengo kobraezinak estaltzeko muga % 25ekoa izango da.

ETE-ek inbertsio-proiektuetarako egindako eskaeren kasuan, horiek nolanahikoak direla ere eta milioi bat eurotik (1.000.000 €) beherako finantza-beharra izanik, Batzordeak mailegua ematea onartuko du, eta horretarako, elkar bermatzeko sozietate bat eratuko da.

ikus 17. oinarria. I. eranskina. 114/2016 DEKRETUA, UZTAILAREN 27KOA

Laguntzen sustapen-ondorioak bermatzeko, erakunde eskatzaileak eskaera aurkeztu ondoren abiatutako proiektuek bakarrik jaso ahal izango dituzte.

 

Erakunde kudeatzailea eta erakunde laguntzaileak

Programa honen laguntzak kudeatzeko eskumena duen organoa Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Teknologia eta Estrategia zuzendaritza da.

Teknologia zuzendaritzak erakunde hauen laguntza izango du: Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, SA (SPRI) erakundeko Estrategia Teknologikoaren Unitatea; Energiaren Euskal Erakundea (EEE); eta Finantzen Euskal Erakundea (FEE).

 

Laguntzen esleipena

Beharrezko agiri guztiekin aurkeztutako eskaeren sarrera-ordena berean esleituko dira, ematekoak diren maileguen guztizkoa agortu arte.

Deitzen duen erakundea
  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Ebazten duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna > Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea

    Laguntza honen Dekretu Erregulatzailea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratzen denetik 2017ko abenduaren 31ra arte, edo, hala badagokio, funtsak erabat agortzen diren arte, 2016ko uztailaren 27ko 114/2016 DEKRETUKO I. Eranskineko 8. oinarrian ezarritakoaren arabera, baldin eta funtsak aurrez adierazitako data baino lehen agortzen badira.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Gehienez ere 6 hilabete, eskaera aurkezten den egunetik hasita
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

 

Aurrez aurre

Eusko Jaurlaritza - Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza

Donostia-San Sebastián kalea, 1

01010 Gasteiz

 

Telefono bidez

Eusko Jaurlaritza - Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza

Tel: 945 01 65 74 / 945 01 82 03

Helbide elektronikoa: l-canizares@euskadi.eus

                               n-nino@euskadi.eus

Kodea
1041101