[Sormen Lantegiak - Ikertu] Sormen Lantegiak programaren diru-laguntzak (2015). IKERTU modalitatea.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
"Sormen Lantegiak" programaren diru-laguntzak arautu eta 2015. urteko deialdia egitea. Diru-laguntza horien bidez, arte- eta kultura-proposamenak garatzen lagundu nahi da, zehazki ikerketa, esperimentazioa, elkarrizketa eta diziplina artistiko eta sozialen arteko elkarrekintza tresna hartuta berrikuntza eta singulartasuna sustatzen duten arte- eta kultura-proposamenak.
Arte- eta kultura-proposamen horiek kultura edo sormen sektore bati lotuta egon beharko dute (ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, dantza, literatura, musika, antzerkia, zirkua, magia, bertsolaritza...).
-
Pertsona fisikoak
Informazio xehatua
Eskakizunak:
- Pertsona fisikoaren nortasuna
- Modalitate honetako diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotako pertsona fisiko guztiek, edo agindu hau argitaratzen den egunean Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean gutxienez urte bat erroldatua daramatenek.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Informazio xehatua
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Bestalako diru-lgauntzak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Proiektuaren azalpen teknikoak egitea
Modalitate honetara bideratutako diru-hornidura lau mila (4.000) euroko hamahiru diru-laguntzatan banatuko da.
- Diru-laguntzaren %50 esleipen-ebazpena eman ondoren eta handik hamabost egun balioduneko epea igaro ondoren ordainduko da, berariaz uko egiten ez bazaio.
- Gainerako %50a, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, diruz lagundutako jarduera gauzatu dela egiaztatu ondoren eta, hala dagokionean, jarduera osoa aurrekontuaren arabera justifikatu ondoren, modalitate bakoitzean zehaztutako eran.
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkezteaAurkeztu beharreko dokumentuak
-
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Justifikazioa
Modalitate honetako diru-laguntzen onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hileko epean eta betiere 2016ko ekainaren 30a baino lehen, txosten egiaztatzaile bat aurkeztu beharko dute, bai paperean bai egindako lanaren komunikazioa erraztu dezaketen ikusizko elementuz hornituriko beste edozein euskarritan, non zehatz-mehatz azalduko den egindako diseinua, ikerlana edo prozesua, bai eta lortutako emaitzak ere, laguntzaren helburua benetan betetzen dela baieztatzeko.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Eskaera zuzendu
Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula suposatuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatzen dizkizun agiriak, zuzentzeko eskaera jakinarazten baldin bazaizu
- beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta administrazioak ez eskatu
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Jakinarazpenetarako datuak aldatzea
Espedientea ireki badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Epea luzatzea
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49. artikuluan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egin
Ebazpena eman ondoren, uko egiteko aukera dago. Uko eginez gero, babesten zaituzten eskubideak galtzen dira.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)
Aurkeztu beharreko dokumentuak