Argitalpen-data:
Joan den 2018ko abenduaren 29an 28/2018 Errege Lege-Dekretua argitaratu zen, pentsioen balioberritzeko eta gizarte, lan eta enplegu arloko beste presako neurri batzuei buruzkoa. Horren ondorioz, indargabeturik geratzen dira, 2019/01/01etik, xedapen indargabetzaile bakarrean, honako arau hauek:
3/2012 Legea, 4.artikulua. EKINTZAILEEN KONTRATUA.
11/2013 Legea, 9.artikulua. PRESTAKUNTZARI LOTUTAKO LANALDI PARTZIALEKO KONTRATUA.
11/2013 Legea, 10. artikulua. MIKROENPRESA ETA ENPRESABURU AUTONOMOEN KONTRATU MUGAGABEA 30 URTETIK BEHERAKO PERTSONENTZAT.
11/2013 Legea, 11. artikulua. GAZTEEKINTZAILETZAKO PROIEKTU BERRIETARAKO KONTRATU MUGAGABEA.
11/2013 Legea, 12. artikulua. LEHEN ENPLEGU GAZTEA IZENEKO KONTRATUA.
11/2013 Legea, 13. artikulua. PRAKTIKALDIKO KONTRATU-PIZGARRIAK.
Bestalde, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak 25 urtetik gorako pertsonekin ezin izango dira egin, honako hauek izan ezik: desgaitasunen bat duten pertsonekin, laneratze-enpresek kontratatutako gizarte-bazterkeriako egoeran
dauden kolektiboekin eta enplegu eta prestakuntza proiektuetan parte hartzen duten ikasleekin ituntzen badira.
Halaber prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratua sinatzen duten Gazte Bermea Sistema Nazionalean inskribatutako pertsona gazteentzako akonpainamendu- Laguntza ekonomikoa indargabetzen da, 6/2018 Legeko 121. eta 120. xedapen gehigarrietan ezarritakoa.