Ekintzailetza: Bilbao Ekintzaren diru-laguntzak

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Bilbao Ekintzak pertsona ekintzaileei, mikroenpresei, enpresa txiki eta ertainei eta txikizkako merkataritzari zuzendutako laguntza-programa bat du. Badakigu negozio bat sortzea edo lehendik daudenak modernizatzea ez dela lan erraza. Gure helburua Bilbon inbertitu, lan egin eta ekin nahi dutenei laguntzea da. Bilbao Ekintzan hiria eta bere auzoak garatzeko laguntzak kudeatzen ditugu, pertsonengan eta pertsona horiek aberastasuna eta ongizatea sortu ahal izateko hazteko eta lehiakorragoak izateko duten bokazioan pentsatuta.