Gure lurraldeko talentu ekintzaileari ahalik eta erraztasun gehien eman behar dizkiogu gaur hemen elkartu garen erakundeek eta entitateek¿. Hitz horien bidez ekin zion Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak Sarekin ¿ Bizkaiko Ekintzailetzaren Sarea osatzen duten erakundeen arteko osoko bilkurari. DEMA Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Agentziaren bidez kudeatutako proiektua da Sarekin. Adela Balderasek gidatutako jardunaldia gaur egin da San Mames estadioan, Bilbon, Bizkaiko ekintzailetzaren arloko arduradunen aurrean, eta bertan, sarearen hastapenak eta mugarri nagusiak izan dituzte hizpide.