Aldundiak COVID-19a dela-eta hartutako neurri ekonomikoei buruzko informazioa eskainiko du dema.eus web-orrian

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak-DEMAk, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sailak sustatuta, bere web-orrian aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteei (ABEEE) buruzko informazioa argitaratu du, baita koronabirusaren pandemiak eragin dien enpresetako arduradunentzako, besteren konturako langileentzako eta langile autonomoentzako laguntzei buruzko informazioa ere.

Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko arduradunak ¿sail horren mendean dago DEMA Foru Agentzia¿ azaldu duenez, onartzen ari diren arautegiei buruzko informazioa eta loturak eskaintzen dituen gune bat da; beraz, gune bizia da, etengabe eguneratzen ari dena.