Argitalpen-data:
Surphase, "Enpresa Asmoak" kategorian, eta Ekolber, "Enpresa Berria" kategorian, izan dira ekimen irabazleak gaur eguerdian Eibarren eman diren Toribio Echevarria sarien ¿ Euskadiko Ekintzailetza Berritzailearen sarien 29. edizioan. Bi proiektuak izan dira, ingurumen-jasangarritasunerantz bideratuak biak ere, sariak banatzeko ekitaldiaren protagonistak. Ekitaldian bertan, gainera, Naru Intelligence enpresari eman diote "Nazioartekotzeko Babesa" saria eta BOJ eta Alimek enpresei "Iñaki Goenaga" aitorpena.