Kultura Ondarea Sariaren datorren edizioa abian jarri du Eusko Jaurlaritzak, kultura ondarearen balioa gazteen artean zabaltzeko (Gobernu Bilera 2019-12-10)

fotoconsejo.jpg

2019.eko abenduak 10

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak, bere gaurko saioan, agindu bat onetsi du Kultura Ondarea Saria ekimenaren deialdia egin eta arautzeko. Sari honen helburua da ekimena, berrikuntza, ekintzailetza, sormena eta hezkuntza-jardueraren garapen soziala sustatzea, Euskal Kultura Ondarea ezagutu eta balioesteko, adierazpide orotan, materiala zein immateriala izan. Sari hau antolatzeko zuzendutako aurrekontua 30.000 eurokoa da.

Kultura Ondarea Sariaren datorren edizioa, 2020koa, seigarrena izango da, eta bere helburuen artean daude:

Proiektu honetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek, Batxilergoko 1. mailakoek eta Erdi Mailako Heziketa Ziklokoek parte hartzen dute. Proiektuan parte hartzen duten taldeek 3 eta 10 minutu bitarteko bideoak sortu behar dituzte. Ikasleek kontakizun bat landu behar dute gai espezifiko baten inguruan eta horretarako ikus-entzunezko teknikak erabili behar dituzte, taldean lan eginez eta ondarearen gaineko ikuspegi berritzaile bat eskainiz.

2019ko edizioan ikastetxe hauetako ikasleek jaso zuten saria: Getxoko Nuestra Señora de Europa Ikastetxea, Markina-Xemeingo Lea Artibai Ikastetxea eta Ondarroako Bigarren Hezkuntzako Institutua. Gainera, Ondarroako Institutuak aipamen berezia jaso du bideo gehien igorri dituen ikastetxea izan delako.