2019.eko irailak 23
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak ireki du jada kandidaturak aurkezteko epea datorren urriaren 18ra arte
Turismoko 3 sari ematen dira, lehenik, berrikuntzarekin lotuak. Esperientzia edo proposamen turistiko berritzaile bat saritzea da helburua. Horretarako, 2018an hasitakoa izan behar du, eta nabarmendu dena ezaugarri hauek betetzen dituelako: kalitateko produktu bat sortu izana, lehiakorra eta berritzailea, Euskadin dagoen eskaintzarekiko.
Bigarren saria turismo iraunkorrari zuzendutakoa da. Ekimen arduratsua eta jasangarria izan behar du alderdi sozialari dagokionez (tokiko biztanleen, emakumeen eta gizonen berdintasunaren eta lurraldearen garapenaren aldeko ekintzak), ingurumenari dagokionez (ingurumenaren aldeko ekintzak garatzea bere jardun-eremuan) eta ekonomiari dagokionez (enpleguaren sorkuntza, erantzunkidetasunean oinarritutako lan-kontziliazioa, prozesuak eta prozedurak).
Azkenik, ibilbide profesionala eta Euskadiko turismoaren garapenari egindako ekarpena sarituko dira.
Merkataritzako sariak 5 kategoriatan ematen dira:
Azkenik, Kontsumoko sarien helburua da kontsumoaren arloko eragileen, hedabideen eta enpresen ahalegina saritzea, bakoitza bere jardun-eremuan. Hau da, kontsumitzaileen eskubideen defentsan eta kontsumo arduratsuaz gehiago jabetzen den eta konprometituagoa dagoen gizarte baten eraikuntzan egin duten ahalegina.
Kandidaturak erakundeak berak aurkez ditzake, edo erakundearen edo enpresaren lana ezagututa saria lor dezakeela uste duen edonork.
Bigarren edizio honetan hiru dira sari hauek aintzatetsi nahi dituzten eremuak: kontsumitzaileen babes handiagoa lortzeko ekintzak eta haien prestakuntza handiagoa; KIUBak eta erakundeak aurkez daitezke, kontsumitzaileen eskubideen defentsan ibilbide zabala egina dutenak. Bigarren kategoriak, informazio-ekintzak burutzen dituzten hedabideei eta erakundeei zuzenduak, dibulgaziozko informazioak edo ekintzak saritu nahi ditu, eredugarriak direnak kontsumitzaileen eskubideen aldeko lanean. Azkenik, hirugarren kategoria kontsumo arduratsua sustatzeko jardun enpresarial egokiak aurrera eramaten dituzten enpresei zuzenduta dago.