2019.eko irailak 17
Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak oniritzia eman dio Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiaren Aginduari, zeinaren bitartez Gastrobikainen oinarri arautzaileak ezartzen baitira eta laguntzetarako deialdia egiten baita 2019rako. Laguntza programa gastronomiaren kalitatea bultzatzeko proiektuak bultzatzera eta sustatzera bideratuta dago. Helburua da gastronomia eta elikadura sektorean estrategikotzat hartzen diren ekimenak ekonomikoki bultzatzea – aurten jarritako diru kopurua 500.000 eurokoa izango da –, bai titulatu berriek negozio berriak abian jar ditzaten, bai aitortutako prestigioa eta bikaintasuna dutenak sendotzeko.
GASTROBIKAIN Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren 2020ko Plan Estrategikoan (GEPE) proposatutako jardute ildoetako bat, eta bere lehentasunetako bat da gastronomiaren eta elikaduraren kateari lotutako negozioak sortzen laguntzea, enpresak sustatzeko neurrien eta talentu gazteei lanean hasteko laguntzen bitartez.
GASTROBIKAIN, halaber, indartzera dator Elikaduraren Balio Kateko Ekintzailetza bultzatzeko Eusko Jaurlaritzak abiarazi duen eta duela gutxi Tapia sailburuak aurkeztu zuen Estrategia.
GASTROBIKAINek bi laguntza modalitate jasotzen ditu:
Diruz lagundu daitezkeen kostuak
Diruz lagundu ahal izango diren kostuak inbertsiotzat jotakoak izan beharko dira eta, beraz, inbertsiotzat kontabilizatu beharko dira enpresaren urteko kontuetan. Honelako inbertsioak izan daitezke:
- Gastronomiako negozio berriak:
- Bikaintasuna sendotzea:
Onuradunak
Laguntzen onuradunak zian daitezke Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako negozio berriaren zuzendaritza gastronomikoa bere gain hartu duten edo hartzekotan dauden pertsona fisikoak, edo sektore pribatuko pertsona juridikoak, bakarrik zuzendaritza gastronomikoa edo negozioaren sukaldearen zuzendaritza bere gain hartu eta pertsona horren titulartasuna %50 baino handiagoa bada.
Irabazi asmorik gabeko elkarteek edo erakundeek ez dute aukerarik laguntza horietan onuradun izateko.