2019.eko uztailak 11
Bilbo, 19 07 11
Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak Ekintzailetzako master duala Deustun egin duten gazteak animatu ditu “aldaketa eta aurrerapen teknologikoen ondoriozko egoera berriak eskaintzen dituen aukerak arakatzera, kontuan hartuta egoera berri horrek merkatuetarako behar berrietan eragiten duela eta horrek ekintzailetzarako eta enpresa berrirako aukerak irekiko dituela”.
“Ezagutzarako, etengabeko prestakuntzarako eta aliantza eta akordioetarako beharra gero eta handiagoa da, eta, iraultza digitalarekin eta ekoizteko moduen aldaketekin, aukerak sortzen dira ere ekiten dutenentzat eta joera berri horiek asmatzen dakitenentzat. Hori dela eta, une egokia da ekintzailetzaren aldeko apustua egiteko, nahiz eta zailtasunak egon eta ez ditugun baztertzen; halaber, une egokia da ideia berriak garatu eta merkatuek behar izango dutena aurreikusteko, betiere beste faktore batzuk aintzat hartuta, aurretik alde batera utzi izan direnak, besteak beste, planetaren eta gizartearen jasangarritasunarekin zerikusia dutenak. Horrek guztiak kohesio handiagoa, aurrerapen orekatua eta bidezkoa ekarriko du”, esan du Murok.
Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak Deustuko Unibertsitateko Ekintzako Ekintzailetzari buruzko master dualaren II. edizioa ixteko ekitaldian parte hartu du. Besteak beste, honako hauek parte hartu dute: Janire Gordon masterraren koordinatzaile metodologikoa, José María Guibert errektorea, Xabier Etxeberria Xabet-eko co-founderra eta business zuzendaria, Asier Perallos, Ainhoa Martín eta Iñaki Vázquez masterreko zuzendari akademikoa.
Murok Eusko Jaurlaritzak gazteei laguntzeko garatzen dituen ekimenak aurkeztu ditu, besteak beste: “2017-2020rako Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren Esparru Programa, 2017-2020rako Enplegu Plana, 2020rako Ekintzailetzako Erakundeen arteko Plana, Gazte Ekintzailetzako Plana eta IV. Gazte Plana. Euskadik ekintzailetzari laguntzeko sistema ahaltsua du. Lanbidek autoenpleguaren ideiak aztertzea bultzatzen du; horiek agente espezializatuekin aztertzen dira, eta beraiek ziurtatzen dute proiektuak bideragarriak izan ahal izatea”.
Autoenplegua
“Halaber, autoenplegurako proiektuak abian jartzea sustatzen dugu, ekimen berri horiek finkatzeko laguntzekin. Ekintzailetza finkatu behar dugu, adin goiztiarragoetan; gazte batek garatzen duen eginkizun ekintzaile hori hala da, bere kontura lan egiteko ez ezik, garapen pertsonalaren aukera gisa ere. Gazteak sentsibilizatu eta berariaz prestatu behar dira, ekintzailetza ekintza egingarritzat jotzeko”, esan du Muro sailburuordeak.
Murok masterra egin duten gazteei honako gomendio hau egin die: “ekin zentzuz, prestakuntza egokiarekin; egon etengabe prestatuta, izan ere, merkatuak bateratzen ari dira mundu guztian: gero eta ideia gehiago behar dituzte, ekarpen, soluzio eta aurreikuspen gehiago, eta, zuon ideietako bakoitzetik, eskari horri erantzun diezaiokezue. Egin ondo prestatuta, konfiantzatz, ezagutzaz eta hemen jaso dituzuen giza balioak ahaztu gabe".