Marcos Muro: "Gazteak sentsibilizatu eta berariaz prestatu behar dira, ekintzailetza ekintza egingarritzat jotzeko"

13_06_19_Deusto_Muro__3_.jpg

2019.eko ekainak 13

 

BILBAO 2019 06 13

Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordearen iritziz, beharrezkoa da “bereziki gazteak sentsibilizatzea eta prestakuntza ematea, ekintzailetza ekintza egingarria dela ikusteko, eta horretan ari gara xehetasunez lanean, horretarako”. Murok Deustuko Unibertsitateko 2018ko berrikuntzako eta ekintzailetzako programen graduazio-zeremonian parte hartu du, gaur arratsaldean, Unibertsitateko entzungelan. Programak DeustoSTART I, DeustoSTART II eta Gazte Ekintzailetzarako Programa dira.

 

Muro sailburuordeak esan duenez: “Iraultza digitalaren eta ekoizpen-moduetan bizi ditugun aldaketen ondorioz, ekiten eta joera berriak sumatzen dakitenentzako aukerak sortuko dira”. Euskadin, erronka horri ikuspegi globaletik heltzen diogu, eta, horretarako, ekintzailetzaren sustapena funtsezkotzat jotzen dugu. Eusko Jaurlaritzan, konprometituta gaude”.

 

Marcos Murok honako hau gogorarazi du: “Eusko Jaurlaritzaren Enplegurako Plan Estrategikoak ekintzailetza sustatzeko eremu operatiboan bi ildo ditu: bat teknologikoa, oinarri teknologikoko enpresa-proiektuak sustatzeko ekimenak dituena; horren bidez, 2018an sortutako 122 enpresa berritzaile berri lortu dira eta 360 enplegu sortu eta, gutxi gorabehera, 752 enplegu ekarri dituzten 55 ETE bultzatu dira. Eta barneko ekintzailetza sustatzeko beste ildo bat; bertan, 2018an 50 ekimen izan dira eta horiek 130 enplegu sortzea ekarri dute eta, halaber, enpresa traktoreekin lankidetzan start-upak merkatura sartzeko bide eman da, 2018an 32”.

 

Nora Sarasola BBK Fundazioko Gizarte Ekintzako zuzendaria, Garbiñe Henry Deusto Berrikuntza eta Ekintzailetzako zuzendaria eta Amaia Arteaga Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendaria izan dira, besteak beste, Muro sailburuordearekin, 2018an eginiko berrikuntzako eta ekintzailetzako programen diplomak banatzen