Merkataritzak eta turismoak Euskadiko enpleguari egiten dioten ekarpena azpimarratu du Sonia Pérez Ezquerra sailburuak

A84F59B8-536F-42A2-A3DB-E2282F3C5F94.jpeg

2019.eko apirilak 07

Gaur izan da Gipuzkoako Merkatarien Federazioaren Urteko Batzarra eta bertan parte hartu du Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak. Bere sailak ordezkatzen dituen sektoreen garrantzia nabarmendu du sailburuak “Euskadin BPGren % 17 adierazten dute eta 230.000 enplegu baino gehiago sortzen dituzte”.

Sonia Pérezek azaldu bezala, merkataritzaren sektoreak 2018an 136.000 afiliatu izatea lortu zuen Gizarte Segurantzara, eta haietatik 83.000 txikizkako merkataritzakoak dira. Turismoaren sektoreak, berriz, ekonomia orokorrak baino portaera hobea erakusten jarraitzen du, hazkunde eutsiarekin eta 100.000 afiliaturekin, eta Autonomia Erkidego lehiakorrena izatera eraman du Euskadi, Exceltur-en Monitur azterlanaren arabera.

Sailburuak eszenario konplikatu batean azaldu du merkataritzaren oraingo egoera, elkartu egiten baitira honakoak: populazioaren zahartzea; menpekotasun-tasa, merkataritza rol sozial berri batera bultzatuko duena, hurbiltasun-zerbitzuekin; eta bestelako kontsumitzaile bat, produktua ez ezik zerbitzua ere eskatzen duena.

“Garrantzizko erronkak dira eta horietara egokitzen eta lanean ari gara merkataritza modernoago eta lehiakorrago bat bultzatzearren” azaldu du sailburuak, “ekintzailetza, berrikuntza, jasangarritasun urbanoa eta gizartearen kohesioa funtsezko elementu bihurtzen dituena”.

Gainera, Sonia Pérezek berretsi egin du apustua ahal den guztia zuek babestearen alde, eta horretarako sustapenerako estrategiak eta programak garatuko ditugu, merkataritza baliabideez eta ezagutzaz hornitzeko, salmenta- eta merkaturatze-modu berrietara igo dadin”.

Zentzu horretan, elkartegintzaren eta Federazioek betetzen duten zereginaren garrantzia nabarmendu du sailburuak. “Sail honek aitortu egiten du Federazioen funtsezko zeregina Euskadiko saltokien ordezkari gisa, eta horregatik, babesa emango zaie beren iraunkortasuna mantentzeko eta ziurtatzeko”.