Beatriz Artolazabalek, Ordizian, trebakuntza gutxien duten gizarte-kolektiboentzat enplegua sortzeko proposamenak aztertu ditu

03_04_19_Ordizia_Goieki.jpg

2019.eko apirilak 03

 

 

Ordizia, 10 04 03

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur, Ordizian, Iker Galparsoro Goiekiko zuzendari kudeatzailearekin batera, Goierri eskualdean trebakuntza gutxien duten gizarte-kolektiboei bereziki zuzendutako enplegu-sustapenarekin zerikusia duten ekimenak aztertu ditu. Horientzat ikastaro eta jarduerak antolatzen dira eta, prestakuntza jaso ondoren, enplegua bilatzen edo enpresa txikiak sortzen laguntzen zaie.

 

Bileran, bestalde, Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak eta Juan Manuel Barandiaran Caritaseko arduradunak parte hartu dute.

 

Goieki Goierri eskualdeko garapen-agentzia da, eta helburu du “ezagutza sustatu eta horretan inbertitzea, etorkizuneko ikuspegiarekin, haraneko bilakaera kolektiboan benetan inplikatuta dauden profesionalak izateko”. Goierrik 18 udalerri ditu, eta puntako industria-egitura du; industria, turismoa eta ekintzailetza ditu haranaren etorkizuneko jasangarritasunaren ardatz nagusi.