2018.eko ekainak 07
Plangintza eta Antolaketako zuzendari Nicolás Sagarzazuk eta Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendari Rikar Lamadridek, biak Lanbide Heziketako Sailburuordetzakoak, gaur goizean banatu dituzte Euskadiko Lanbide Heziketako XII. Ekintzailetza Sariak, edizio honetan “Irudikatu… eta ekin” lemapean garatu izandakoa. Hauekin batera, eta erakunde laguntzaileen ordezkari, sariak banatzen aritu dira Gaspar Guembe, CaixaBank-en Gipuzkoako Erakunde zuzendaria, eta Eduardo Garcia, Repsol Fundazioaren Ekintzailetza arloko zuzendaria.
Ikasle, irakasle eta enpresari berrien artean, ehunetik gora pertsona elkartu dira ekitaldian Iurreta LHII ikastetxean. Ekitaldian ere izan dira, Iñaki Mujika, Tknikako zuzendari exekutiboa; Tknika (LHri Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako EAEko Zentroa, Hezkuntza Sailaren menpekoa) Lanbide Heziketan ekintzailetza-programak koordinatzeaz arduratzen da.
Sarien helburua da urtero proiektu onenak nabarmentzea eta aintzatestea, Tknikak Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan bultzatu eta koordinatzen dituen ekintzailetza-programetako bakoitzaren barruan; zehazki, Urratsbat, Ikasenpresa eta Irekin programak.
Sari-banaketan, Eusko Jaurlaritzako Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendari Rikardo Lamadridek nabarmendu duenez, “ekimen hau, eta gaur aitortza jaso duten programetan parte hartzen duten ikasleek eta irakasleek garatzen duten lana, Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren lerro estrategikoetako bat dira: ekintzailetza eta barne-ekintzailetza bultzatzea. Kultura bat eta jarrera bat da, ikasle guztiek barneratu behar dutena. Gainera, Sailburuordetzatik gazteak animatzen ditugu heziketa-ziklo teknologikoak ere hautatzera, hala ekintzailetza-jarrera hori 4.0 errealitatera eta ingurune teknologikoetara bideratzeko”.
Sari-banaketaren ekitaldi honen helburua da, Tknikako zuzendari Iñaki Mujikaren hitzetan, “batetik, lanbide-heziketako ikastetxeek ekintzailetza sustatzeko eta bultzatzeko egiten duten aparteko ahaleginaren garrantzia nabarmentzea, bai ikasleen eta bai irakasleen aldetik, eta bestetik, lanbide-heziketako ikasle ohien gaitasun ekintzailea aitortzea, aurten ere, harritu egin gaituena oso ekimen enpresarial interesgarri eta berriekin”.
Saritutako ekintzailetza-programak eta proiektuak
Urratsbat programa: 7 enpresa saridun, ikasleek abian jarritako 87etatik
LH Euskadiko Urratsbat programaren helburua da LHko ikasleei beren enpresa sortzen laguntzea. LHko ikastetxeak enpresen benetako haztegi bilakatzen dira, eta ikasle ekintzaileen eskueran jartzen dituzte aholkularitza eta laguntza guztia, euren enpresak abian jarri ahal izan ditzaten. Benetako enpresak.
Joan den 2016-2017 ikasturtean, LHko ikasleek 87 enpresa sortu zituzten Euskadin beren ikastetxeetan, Urratsbat programaren bitartez. Ondoko kategorietako bakoitzean gehien nabarmendu izan direnak, 2.500€-ko sari bana jaso izandakoak, hauek izan dira:
Urratsbat programak 2004-2005eko ikasturtean aurreneko pausoak eman zituenetik, LHko ikasleek 738 enpresa sortu dituzte guztira programa honen bitartez –eta LHko ikastetxeetan bertan–. Gaur egun, enpresa horietatik % 70ek jarraitzen dute jardunean.
Ikasenpresa programa: 6 saridun garatutako 823 proiektuen artetik
Ikasenpresa hezkuntza-programa bat da, ikasleen artean ekintzailetza-kultura sustatzea helburu duena. Urratsbat programaren aldez aurreko eta beharrezko pausoa dela esan daiteke. Benetako produktua edo zerbitzua eskaintzen duen enpresa bat garatuz, ikasleek beren gaitasunak garatu ditzakete profesional onak, enplegagarriak, aktiboak, ekintzaileak eta barne-ekintzaileak bilakatzeko. Ikasleek ekintzailetzari ekiten ikasten dute.
2017-2018 ikasturte honetan, LHko ia 5.000 ikaslek eta 200 irakaslek parte hartu dute programan, eta 823 Ikasenpresa proiektu aurkeztu dituzte guztira.
Ikasenpresa programaren proiektu onenak nabarmendu nahi dituzten sarietarako, 6 kategoria gaitu dira, eta garatutako 823 proiektuetatik, hauek izan dira saridun:
Irekin programa: Ikastetxeko 12 jardun egoki saridun
Irakasleen ekintzailetza-ekimena xedetzat duen programa da, ondoko arauari jarraituz: “Irakasle ekintzaile bila gabiltza ikastetxe ekintzaileetan ikasle ekintzaileak biltzeko”.
Irekin programaren barruan prestakuntza jasotzen duten irakasleak Ikastetxeko Jardun Egokien Lehiaketan parte hartzera animatzen dira. Aurten, finalista izan diren 12 jardun egokiak (LHko 25 ikastetxek guztira aurkeztutako 44etatik) eta haien bultzatzaileak, epaimahaiaren aintzatespena jaso dutenak finalista gisa, hauek izan dira: