Euskadiko Lanbide Heziketako XI. Ekintzailetza Sarien banaketa

DSCN3904.JPG

2017.eko ekainak 23

Iurreta Institutuan Euskadiko Lanbide Heziketako XI. Ekintzailetza Sariak banatu dira gaur goizez.

Ekitaldian honako hauek parte hartu dute: Tknikako Zuzendari Exekutiboa, Iñaki Mujika; CaixaBank Bizkaiako Instituzioetako Zuzendaria, Elena Abando, eta Euskadi eta Cantabriako CaixaBank-eko ekintzailetza arduraduna, Carlos Ruiz de Arcaute; azken bi hauek, Urratsbat sarien kolaboratzailea den “la Caixa” Gizarte Ekintzako ordezkariak dira.

Euskadiko Lanbide Heziketako ekintzailetza sariak hiru modalitatetan banatzen dira. Batetik, Ikasenpresa proiektuentzako sariak, hau da, Lanbide Heziketako ikasleek euren ikastetxeetan ekintzailetza-kultura lantzeko jardueren barnean sorturiko enpresa-proiektuentzako sariak. Bestetik, Irekin atalean, irakasleen praktika onak saritzen dira. Eta azkenik, Lanbide Heziketako ikasleek sorturiko Urratsbat enpresentzako sariak.

Ikasenpresa programan, ikasturtean zehar ikasleek sortu dituzten 600 Ikasenpresen artean, irabazle suertatu dira, arlo bakoitzean:

Irabazle bakoitzak FNAC-eko 500 euroko taloi bat jasoko du.

Bere aldetik, Irekin programak, Lanbide Heziketako irakaslego ekintzaileari bideraturikoa, ikastetxeetan garaturiko 12 praktika on aitortu ditu. Aurtengo Praktika On bikainenaren saria Hernaniko Lanbide Heziketa: Gizarte Berrikuntzako LHII-ko irakasle Aitor Zabala Ezkurra eta Joana Zamorari dagokie “Hernani txirrindan” praktika garatzeagatik.

Azkenik, Tknikako ekintzailetza arloan urterik gehien duen programari dagokionez, Urratsbat, enpresen sorrerarako laguntza programa, lau sari ezberdin eman dira, horietatik hiru “la Caixa” Gizarte Ekintzaren laguntzaz, eta laugarren bat, enpresa berritzaileenari sari berezia, Tknikak ematen duena.

2015eko Uztailaren 1etik 2016ko ekainaren 30erarte sorturiko 92 enpresen artean, hauek izan dira arlo bakoitzeko sarituak:

Enpresa bakoitzak 2.500 euroko saria jasoko du.

Ekintzailetza Sari banaketan Imanol Ituiño magoa ere bertan izan da, ekitaldiari kolore puntu bat jartzeko.