Bilboko metroa 3. linea
Bilboko metroa
2017ko apirilaren 8tik, Metroaren 3. lineak zerbitzua ematen die Bilbo iparraldeko auzoei eta Etxebarriko San Antoniori. Beste zazpi geltoki (Matiko, Uribarri, Zazpikaleak, Zurbaranbarri, Txurdinaga, Otxarkoaga eta Kukullaga-Etxebarri) 70.000 pertsona baino gehiago 10 minutu baino gutxiagotan heldu ahal izan daitezen euren etxeetatik trenbide metropolitarraren sarera.
Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean erdibana finantzatutako 3. lineak Europar Batasunaren laguntzak izan ditu, FEDER funtsen bitartez. Tren loturak ezartzen ditu 7,5 minutuz behin Kukullaga-Etxebarri eta Matiko artean.
Onurak
Gehitu
Bilboko iparraldeko auzoetako 70.000 pertsona metro sarean sartzen ditu.
Integratu
Txorierriko linea behin betiko integratu du euskal trenbide sarean.
Aukera
Durangaldeko, Gipuzkoako, eta etorkizunean Urdaibaiko erabiltzaileei Zazpi Kaleak geltokira, Bilboko metroaren bihotzera, zuzenean heltzeko aukera ematen die, bertan 1. eta 2. lineekin bat egin ahal izateko.
Intereseko bestelako informazioa.
3. linea eraikitzean eta martxan jartzean Matikoren hiri integrazioa lortu ahal izan da, auzoa bitan banatzen zuen trenbideko trintxera desagerraraztean. Artasamina inguruan trenbideak estali direnez, inguruan bizi diren pertsonentzako espazio publiko handia sortu da.
Datu interesgarriak
Aurrekontua
279 milioi euro
Luzera
5,8 kilometro
Maiztasuna
7,5 minutu
Azken aldaketako data: