Argitalpen-data: 2017/02/21
Urkome Landa Garapeneko Elkarteak 30. urteurrena ospatu du
Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariak, Irma Basterrak, Urkome Landa Garapeneko Elkartearen 30. urteurrenean parte hartu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Urola Kosta udaletxeen ordezkariekin eta lehen sektoreko eta landa eremuko agenteekin batera.
Basterra zuzendariak aurreratu du: “legealdi honetan Landa Garapenako legea eguneratu nahi dugu Euskadiko landa eremuaren etorkizuneko erronkei eta aukerei erantzuna emateko”.
“Legearen egokitzeak Landa Garapeneko Elkarteen gobernantza eredua aldatuko du. Horrela eskualdean sortu daitezkeen oinarrizko eta funtsezko ekimenen ardatzak izaten jarraituko dute” gehitu du.
URKOME Landa Garapeneko Elkartea, Urola Kostako landa eremuen garapenaren alde lan egiten duen elkartea da, eskualdeko 11 udaletxe eta eskualdeko nekazaritzako elkarteek osatutako erakundea izanik.