DONOSTIALDEA-BIDASOAKO LANDA GARAPENERAKO ELKARTEA "BEHEMENDI"
Datos de la asociación
Nº Registro:
AS/G/03911/1993
Fecha de constitución:
23/11/1992
Fecha de inscripción:
20/05/1993
Ámbito de actuación:
Comarcal
Utilidad pública:
No
FinesDatos extraídos de los estatutos
- Clasificación: Socio-Económico
- Finalidad: Promociones Sectoriales
- 1. Landa Garapenerako 2022ko ekainaren 30ekoa, 7/2022 Legea, Landa-Ingurunearen Garapenarenean, jasotako helburu orokor eta/edo sektorialen lorpena. 2. Honako helburu orokor hauek lortzea: A) Euskal landagunea zaintzeko. I) Euskal landa gunearen lurralde-antolamendua behar bezala egitea, ikuspegi integrala, sistemikoa eta sektore anitzekoa edukiko duen lurralde-garapeneko eredu jasangarri orekatu baten arabera, ingurunea despopulatzea eta uztea saihestuz, indarrean dauden lurraldearen antolamenduko tresnekin bat. II) Nekazaritza eta basogintza sektorearen jasangarritasuna eta funtzio-aniztasuna, euskal landa gunearen kudeatzaile nagusia, aberastasun eta enplegu-iturria eta euskal gizartearentzako oinarrizko Ondasunen hornitzailea delako, lurraldearekiko errespetua duen nekazaritzan oinarritutako ekoizpen ereduen alde eginez. III) Natura-ondarea eta paisaia zaintzea, ikuspegi integral batetik. Ikuspegi horrek uztartu egingo ditu ingurumen babesari, kontserbazioari eta leheneratzeari buruzko araudien betetzea baliabideen aprobetxamendu jasangarriarekin, garapen sozioekonomikoarekin eta gizarteak natura guneez gozatzearekin, horietan bizi direnen bizimodua eta jarduerak errespetatuz. IV) Energia sortzeko iturriak deszentralizatzea eta landa ingurunea energiaz hornitzeko instalazio txikiak bultzatzea. Horiek bateragarriak izango dira ingurumena eta lurraldea zaintzearekin eta mantentzearekin. B) Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuetan jarduera ekonomikoa sustatu eta dibertsifikatzeko. V) Euskal landa-ingurunean ekintzailetza eta barne-ekintzailetza sustatzea; xede horrekin, enpresa-dinamismo endogenoa indartzea eta berrikuntzari lotutako ekintzailetza agertoki berriak aurreikustea, bereziki lurralde adimendunaren(«smart territory») testuinguru digitaletan, baita landa eremuko balio-kate berriei lotutakoak ere, balio-kate horiek Onura sozial argiak ekarriko baitituzte bioteknologiaren, ekonomia sozialaren eta ekonomia zirkularraren arlotik, eta lanpostu egonkorrak eta kalitatezkoak sortuko baitituzte. VI) Ekonomia dibertsifikatzea eta enpresak sortzea euskal landa-ingurunea, nekazaritza-jardueraz gain, hazkunderako indar handia duten nitxo ekonomikoetan: turismo jasangarria, osasuna eta ongizatea, elikagai-industria, gastronomia eta jatetxe-arloa, abenturako aisialdia, energia berriztagarriak, artisautzaren merkataritza eta abar. Balio erantsi handiko jarduera ekonomikoak sustatzea, hau da, materia eta energia globalen hornidura-kateetatik eratorritako inpaktuekiko erresilienteak direnak, landa-erakundeei aberastasuna sortzen dietenak eta ingurumen eta klima-helburuak betetzen laguntzen dutenak. C) EAEko landa-biztanleen ongizate-maila hobetzeko eta biztanleria horren zahartzeari eta despopulazioari buelta emateko. VII) Landa-inguruneko biztanleei bizi-kalitate ona bermatzeko beharrezkoak diren azpiegitura, zerbitzu eta ekipamendu publikoak hobetzea, haietarako sarbidea bermatuz aukera berdintasunean hiri-inguruneko biztanleekin. VIII) IKTak erabiltzea, landa-eremuetako biztanleen bizi-kalitatea eta lana hobetzeko nahiz landa-ingurunearen isolamendua arintzeko bidea den aldetik. IX) Landa-ingurunean etxebizitzarako irispidea izatea, eremu bakoitzaren ezaugarri sozioekonomikoak eta paisaia eta ingurumen-arloko ezaugarriak errespetatzen dituen hirigintza batean oinarrituta. X) Landa-ingurunearen natura, kultura eta identitate ondare materiala nahiz immateriala babestea. Hain zuzen ere, nahitaezkoa da ondare hori kontserbatzea, indartzea eta balioan jartzea, etorkizuneko belaunaldiei begira. XI) Berrikuntza landa-ingurunean txertatzea, eraldaketa sozial, diziplina anitzeko eta sistemikoaren ardatza delakoan. XII) Landa-ingurunean despopulazioaren aurka borrokatzea, zerbitzu espezifikoak emanez, bereziki hezkuntzan eta osasunean, seme-alabak dituzten familiak finkatzen eta jaiotza-tasa handitzen laguntzeko. XIII) Emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna sustatzea. Horretarako, genero ikuspegia eta emakumeen ahalduntzea txertatuko dira elkartearen ekintza alor guztietan. XIV) Landa eremuen garapenaren protagonismoari eustea, bai biztanlerian, bai bertako erakundeetan; horretarako, asozianismoa eta prozesu ekonomiko eta sozialetan emakumeen, gazteen eta aniztasun funtzionala dutenen parte-hartzea eta txertatzea sustatu. 3° Honako helburu espezifiko edo sektorial hauek lortzea: A) Lurralde-antolamenduaren arloan. 1) Bidea ematea Lurralde Antolamenduko Gidalerroak(LAG), lurralde-plan partzialak (LPP), lurralde-plan sektorialak (LPS) eta hiri antolamenduko plan orokorrak (HAPO)Onartzeko edo berrikusteko prozesuak landagunea zaintzeko lagungarriak izan daitezen, eta 9. Artikuluan aurreikusten diren lurralde-garapeneko programetan (LUGP) jasotako beharrizan eta estrategiak kontuan har daitezen horiek idaztean. II) Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Plan Sektorialean eta Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikakoaren abenduaren 23ko 17/2008 Legeko II. Titulutik sortutako araudian jasotzen diren tresnak, nekazaritza-lurrak babestekoak, garatzea eta aplikatzea, tresnok funtsezkoak baitira nekazaritza-lurrak bertan behera uztea eragozteko eta haren artifizializazioa saihesteko, elikagaien hornidurarekiko betetzen duten funtzioa babestua. III) Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen barruan' adieraztea eta adostea landagunea kontserbatzeari dagokionez antolamendurako edozein tresnatan kontuan hartu beharko diren irizpideak. B) Nekazaritzaren, basogintzaren eta elikaduraren arloan. I) Nekazaritza sektorearen lehiakortasuna handitzea, eta horretarako produktuen berezitasunerako pizgarriak ematea kalitatean, ingurumen-jasangarritasunean eta elikadura segurtasunean oinarrituta; ekoizpen naturala eta ekologikoa sustatzea; sektorea egituratzen laguntzea asoziazionismoaren eta kooperatibismoaren bidez, eta merkataritza-sustapena egitea sektorearen produktibitatea nahiz ekoizpen-kostuak optimizatzeko, arreta berezia eskainita garapen endo genoko jarduketei eta merkaturik hurbilenetan egin beharreko sustapenari. Lehentasunezko arreta eskainiko zaie familia-ustiategiei, bereziki horien titularra emakumea edo nekazari gaztea denean. II) Baso kudeaketa jasangarria eta orekatua bultzatzea, baso autoktonoak eta jarduera tradizionalaren osagarri izango diren aukera-nitxo berriak sustatuz eta enplegu egonkorrak, seguruak eta kalitatezkoak sortuz eta mantenduz, horretarako bitartekoak ezarrita. III) Euskadiko Gastronomia eta Elikadura Planarekin koordinatuta, nekazaritzako elikagaien industriaren garapena indartzea, bereziki lehen sektorearen eragile den horren garapena, eta elikaduraren balio-katean integrazio bertikala egiteko prozesuak ere bai; horren haritik, balio-kate horretan garrantzi handiagoa emango zaie ekoizleei, gastronomia ondarea errebalorizatzeko eta balio erantsi handiagoa sortzeko bitartekoak baitira. IV) Nekazari-errentari eusten laguntzea, Nekazaritza Politika Erkidearen finantza-baliabideak optimizatuz eta behar bezala kudeatuz. V) Belaunaldi-aldaketa bultzatzea sektorean, familia nekazaritzarekin batera, eta emakumezko nekazariei protagonismo handiagoa ematea, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legean xedatutakoarekin bat. VI) Erraztea eta ikuskatzea lehen sektoreak ekoizpen-kostuak baino prezio handiagoak jaso tzen dituela bere produktuen truke, horrela ezartzen baitute Estatuko araudiak(Elikadura Katearen Legea) eta Europakoak, sektore bideragarri eta lehiakorrari eusteko helburuarekin. VII) Euskal nekazaritza-ekologiako ondarea mantentzea eta bultzatzea. VIII) Lehen sektoreko produktuak azken kontsumitzaileari zuzenean saltzea sustatzea, banaketa eta merkaturatze kanalak sustatuz. IX) Europar Batasunaren Baserritik Mahaira estrategia babestea eta hori garatzen laguntzea. X) Kontratazio publiko arduratsuko baldintza-agiriak sustatzea, gizarte- eta ingurumen irizpideak lehenesteko helburuarekin. C) Natura-ondarearen eta ingurumenaren kontserbazioaren arloan. I) Iraunarazteko eta leheneratzeko lanetan laguntzea ekosistemetan eta ekosistemen zerbitzuetan, bereziki Natura 2000 Sareko gune eta habitatetan, bai eta abian jartzen diren ekintza-planetan katalogatutako paisaietan ere. Horretarako, kudeaketako plan eta tresnak bateragarri egingo dira basogintza eta abeltzaintza arloko eta ekonomia arloko jarduera tradizionalekin; jarduera ekonomiko berriak garatzean, berriz, kontuan hartu beharko da gune horiek kontserbatu behar direla eta euskal herritarrek espazio horietaz gozatzea. II) Naturagune babestuek eta, bereziki, Natura 2000 Sareak sorrarazten dituzten aukerez eta kanpo-efektuez baliatzea landa-eremuetako jarduera ekonomikoa dibertsifikatu eta sustatzeko. III) Euskadiko 2030erako Biodibertsitate Estrategia eta Europar Batasuneko 2030erako Biodibertsitateari buruzko Estrategia garatzen laguntzea. IV) Ingurumena babesten laguntzea, ingurumenaren hondaketari aurrea hartuz eta kaltea jasan duen lekuetan leheneratzeko bidea emanez, uraren, lurzoru emankorraren, biomasaren, biodibertsitatearen eta paisaiaren kudeaketa iraunkorraren bitartez, giza jardueren eta lurraldearen kontserbazioaren arteko oreka bilatuz. V) Klima-aldaketaren arloko EAEko helburuek Europar Batasunaren helburu klimatikoekin lerrokatzea. VI) Neurri jasangarriak sustatzea ekosistemen zerbitzuak eta nekazaritzako eta basogintzako jarduerak ingurumenaren arloan ekarritako beste kanpo efektu positibo batzuk bultzatzen laguntzeko, eta horren aintzatespen soziala erraztea. D) Landa-inguruneko sare ekonomikoaren dibertsifikazioaren eta enplegu-sorreraren arloan. I) Kalitatezko enplegu egonkorra sortzen sustatzea eta laguntzea, landa-eremuetako biztanleek aukera berdinak izan ditzaten. Horretarako, arreta berezia jarriko da emakumeentzako, gazteentzako eta enplegua lortzeko zailtasunak dituzten beste kolektibo batzuentzako programa espezifikoen garapenean. II) Ekintzailetzari eta landa-ingurunean eragina duten enpresen sorrerari laguntzen dioten funts, programa eta jarduketa instituzionalak koordinatzea, kalitatezko enplegu egonkorra sortzeko eta mantentzeko. III) Lanaren antolaketarako eredu berriak garatzen laguntzea. Horretarako, oinarri hartuko da ekonomia soziala, solidarioa eta lankidetzakoa. Horien garapenaren bidez, kalitatezko enplegua lortzeko eta belaunaldien arteko erreleboa eta emakumeen parte-hartzea bultzatzeko, informazioaren teknologia berriek, berrikuntza teknologikoek, bioekonomiak, digitalizazioak, 4.0 industriak, 4.0 nekazaritzak eta 4.0 abeltzaintzak eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatuko dira. IV) Euskal landa-ingurunean enpresa txiki eta ertainak eta mikroenpresak atzitzeko eta egonkortzeko tresnak eta ekipamenduak bideratzea; horretarako oinarrizko zerbitzuak txertatzea, hala nola finantza, aseguru, aholkularitza eta kudeaketa zerbitzuak, enpresa sareari testuinguru trinkoa eta fidagarria ziurtatzeko eta, hala, testuinguru horretatik abiatuta lan egiteko. V) Landa-ingurunean guneak gaitu eta dinamizatzea, gune fisiko nahiz birtualak, non ekintzaileek beren ekintzailetza prozesua garatu ahalko duten, arlo publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlana sustatuz eta gune horien sareko kudeaketa bultzatuz. VI) Landa-turismo jasangarria sustatzea, bai eta jarduera horri lotutako jarduera ekonomikoak ere, hala nola, gastronomia, merkataritza, tokiko merkatuei lotutako ekipamenduen modernizazioa, nekazaritza-turismoak, kanpinak, landetxeak eta ostatu eskaintzako beste modalitate batzuk. Horretarako, landako ostatu-establezimenduen garapena bultzatuko da, masifikazioa saihesteko eta jarduera tradizionalak eta natura-ingurunea errespetatzeko helburuarekin. VII) Ekosistemak eta ekosistemen zerbitzuak iraunarazteari eta leheneratzeari lotutako jarduera ekonomiko jasangarriak bultzatzea, eta biztanleriaren osasuna eta ongizatea hobetzen laguntzen dutenak ere bai. VIII) Prestakuntza programak garatzea, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza sustatzeko eta landa-ingurunean enpresa dinamismoa indartzeko. IX) Emakumeen presentzia handiagoa sustatzea landa inguruneko enpresa, kooperatiba, elkarte eta, oro har, erakundeen erabaki-organoetan, ingurune horretan emakumearen ahalduntzea indartzeko. X) Landa-ingurunean lehen mailako jarduera dibertsifikatzen eta jarduera berriak garatzen laguntzea. XI) Landa-ingurunean lehendik dauden jarduerak indartzea, horien modernizazioa bultzatzea eta jarduera berriak ezartzea ahalbidetuko duen politika fiskala garatzea. E) Landa nukleoetako eta landa entitateetako oinarrizko azpiegituren arloan. I) Energia berriztagarri eta jasangarriei lotutako azpiegituren garapena indartzea, bereziki baso biomasa erabiltzen duten azpiegiturena, helburu hirukoitz batekin: Euskadiren energia-nahikotasuna handituko duten energia forma garbiak sortzea; ekonomiaren garapenerako nitxo berriak inplementatzea, eta baso azalera handien kudeaketa ziurtatzea, hala arrisku naturalak saihestuz eta lurraldearen iraunarazpenean lagunduz, eta iturri berriztagarri eta jasangarrietatik sortutako energiaren auto-sorkuntza eta autokontsumoa erraztea, bai landa-guneetan, bai nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan. II) Kalitatezko oinarrizko azpiegituren sare bat bultzatzea, zeinak bermatuko baitu landa inguruneko biztanleriak ur saneamendu, telekomunikazio eta elektrizitate hornidura zerbitzuak eskura ditzan. III) Landa-eremuetako mugikortasuna erraztea eta, horretarako, errepide eta bide-sarea eta garraio publikoa hobetzea, eta landa-eremuetako biztanleriaren egoerari eta beharrizanei egokitzen zaizkien sistema alternatiboak sustatzea, mugikortasun jasangarria bultzatuz. IV) Landa-entitate, udalerri eta eremuetan ibai-arroak atontzeko eta leheneratzeko proiektuetan laguntza ematea. V) Lantegiak, eraldaketa-zentro txikiak, hiltegiak eta antzeko azpiegiturak sustatzea, ekoizpen-eredu jasangarriagoak bultzatzeko, etorkizunean elikadura-autosufizientzia handitzeko eta 0 km-ko elikagai seguru, osasungarri eta kalitatezkoen hornitzaile izateko. F) Etxebizitzaren arloan. I) Kalitatezko etxebizitza politika bat bultzatzea, landa ingurunearen beharrei eta aukerei egokituta, ingurune hori ohiko bizileku gisa erakargarri bihurtuko duena, espekulazioa saihestuko duena eta landa-inguruneko gazteei bidea emango diena etxebizitza eskuratzeko. II) Landa-inguruneko biztanleria mantentzea eta handitzea. Xede horrekin saihestuko da biztanleriak eremu horiek uztea eta populazio dentsitate handiagoko beste batera joatea; gutxieneko biztanleriari bide emango zaio, iraunarazteko eta zerbitzu berriak abian jartzeko, bereziki osasun eta hezkuntza zentroak, eta populazio berria kokatzea erraztuko da, modu ordenatuan. III) Ondare higiezina hobetzen eta kontserbatzen laguntzea, eta hala, ondare horren nortasun kulturala zaintzea. G) Hezkuntzaren, kirolaren eta kulturaren arloan. D Behar diren zerbitzuak ezartzea landa-eremuko biztanleriak hezkuntza-eskaintza behar bezala eskura dezan bultzatzea, biztanleria horren berezitasunak kontuan hartuko dituzten irizpide eta baremoak erabiliz, bereziki derrigorrezko irakaskuntzari dagokionez, urrunen dauden eta tamaina txikiena daukaten biztanle guneetan. II) Irakaskuntzaren kalitatea sustatzea, euskal landa ingurunearen eta, batik bat, lehenengo sektorearen berezitasunei egokitzen zaizkien hezkuntza arloko eredu, teknika eta jarraibide berritzaileetara joz; eredu, teknika eta jarraibide horiek, era berean, landa-eremuetako biztanleek ezagutzeko eta baloratzeko modukoak izango dira, eta lehentasun gisa eremu horietako emakumeen eta gazteen prestakuntza eta gaikuntza bultzatuko dute. III) Landa-eremuetako biztanleen unibertsitateko, lanbideko eta lanerako prestakuntza sustatzea, biztanle horien beharrizan zehatzei egokitutako prestakuntza garatuz. IV) Hezkuntza, kirol eta kultura ekipamenduak orokorrean antolatzeko bidea ematea, eta horretarako, balio eta funtzio anitzeko ekipamenduak sustatzea, eta dauden desorekak zuzentzea. V) Landa-eremuko kulturaren eta ondarearen ezagutza, zabalkundea eta balioa sustatzea, gizarteak orokorrean landa ingurunean dauden prozesu eta balioen berririk ez daukala eta, egoera hori gainditzeko modua delakoan. VI) Landa-eremuetako natura, historia, kultura eta paisaia ondarea berreskuratzea, kontserbatzea, garatzea eta zabaltzea, euskararen erabilera eta sustapena zeharka bultzatuz. H) Osasunaren eta gizarte-ongizatearen arloan. I) Osasun-baliabideak urrunen dauden eta tamaina txikiena daukaten landa-guneetako biztanleengana modu progresiboan hurbilduko dituen osasun-eskaintza sustatzea, bereziki lehen mailako arretan, pertsona nagusiei eta behar bereziak dituztenei artatze egoki bat eskainiz. II) Landa-eremuko biztanleriaren beharrizanei erantzuteko bereziki diseinatutako farmazia-eskaintza sustatzea. III) Landa-entitate eta udalerrietan jarduten duten Euskal Osasun Sistemako profesionalei eta zentroei bitarteko eta teknologia modernoak eskura jartzea; bereziki, telemedikuntza. IV) Gizarte-ongizateko ekipamenduen garapenean laguntzea, talderik kalteberenei arreta berezia emanda. I) IKTen arloan. I) Telekomunikazio-azpiegituren hedapena bultzatzea eta horretarako bidea ematea, modu berean Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde osoan, eta bereziki azken teknologiako banda zabala hedatzea, landa-eremuko eragileek globalizazioan sartzeko eta parte hartzeko aukera izan dezaten, hala saihestuko baita hiriko lurraldearen eta landa eremuko lurraldearen arteko arrakala digitala. II) Landa-ingurunean zerbitzuak diseinatzeko eta garatzeko sistema berriak ikertu eta bultzatzea, IKTak nahiz lurraldean banda zabalak daukan hedapena baliatuz, eta ordezko konponbideen bilaketan proaktiboak izanez. III) 4.0 nekazaritza eta 4.0 abeltzaintza sustatuko dira, akademiarekin eta tokiko enpresekin elkarlanean. Teknologia digitalak landa-ingurunearen garapenean nekazaritza eta abeltzaintza-sektorea sendotzeko eta hobetzeko erabiliko dira, sektorean beharrezko den sarea sortuz eta baliabide digitalak: zein horien erabilerarako beharrezko prestakuntza helburu horren eskura jarriz. I) Berrikuntzaren arloan. I) Landa-eremuetako eragileen arteko lankidetza bultzatzea, ikerkuntzako eta berrikuntzako ekintzek benetako beharrizanak bete ditzaten. II) Gaikuntzarako, prestakuntzarako eta trebetasunen garapenerako tresnak eskura jartzea, landa-inguruneko eragileek berrikuntza baliatu ahal izan dezaten eta berrikuntza-prozesuetan gaitasun proaktiboa eduki dezaten. Horrekin batera, prestakuntza hori euskaraz jasotzeko eskubidea bermatuko da. III) Ezagutzaren sozializazioa sustatzea, akademiaren, ikerketaren eta aholkularitzaren esparruetatik nekazaritza elikaduraren sektorera transferitzen dela ziurtatuz, baita esparru akademikoari nekazaritza-sektorearen behar zehatzak helaraztea ere. Horrez gain, ezagutzaren trukea erraztea azken erabiltzaileen eta elikaduraren balio-kateko mailen artean. IV) Euskal landa-ingurunean berrikuntza sozialaren eredu jakin bat garatzea; eredu horren oinarriak dira eragile anitzeko ikuspegiak, baterako sorkuntza, herritarren zientzia eta arlo publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlan-formula berrien aldeko apustua. V) Talentua landa-eremuetara erakartzeko bide egokiak prestatzea, ekintzailetza bultzatuz eta enpresa berritzaileei inguru horietan kokatzeko erraztasunak emanez. VI) Gastronomia eta elikaduraren balio-katearen digitalizazio integrala sustatzea, lurralde adimendunaren euskal estrategiarekin bat etorriz. 4. Landa Garapenari buruzko informazioa bildu eta bazkideen artean zabaldu, nagusiki une berezi batean Elkarteak edo bere bazkideek baliatu ahal dituzten proiektu, errekurtso edo diru-kopuru ezberdinak ezagutzera emanez. 5. Esperientzia eta Landa Garapen arloko parte-hartze metodologia ezberdinen elkar trukaketa ahalbidetu bazkideen artean.
Estatutos
Estos son los datos que constan en el Registro a fecha de 27/12/2023
Esta publicación de datos del registro tiene carácter meramente informativo