Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Dopinaren Aurkako Euskal Agentzia

Harremanetarako:
Tlfn: 944 309 041            Fax: 944 302 954        euskalantidopina@euskadi.eus
CPT Fadura - Avda. Los Chopos s/n. 48993 Getxo - Bizkaia

Aurkezpena

DOPINAREN AURKAKO EUSKAL AGENTZIA, DAEA,. Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendaritzako Administrazio zerbitzua da, 12/2012 legeak dopinaren kontrakoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Admnistratzioari ezarritako eskumenak garatzeko eratutakoa.


Euskal Autonomia Erkidegoan kirolak ondorengo OINARRIZKO PRINTZIPIOAK bete beharko ditu, dopinaren aurkako borrokaz ari garela:

  1. Dopina kiroleko etikaren eta olinpismoaren baloreen aurkakoa da.
  2. Dopinak kalte larria eragin diezaieke kirolariei eta kiroletako animaliei.
  3. Dopina modu guztietan da baztertzekoa, eta beraz, debekaturik egongo da eskumena duen organoak onartutako zerrendan galarazitakoak direla esaten den substantziak edo metodoak gomendatzea, proposatzea, baimentzea, uztea, eskura jartzea, saltzea, horiez hornitzea, kontsumitzea edo erabiltzea, betiere hori guztia baimenik ez duten pertsonek egiten badute edo kasuan kasuko araudian jarritako bideak, helburuak nahiz baldintzak bete gabe egiten bada.
  4. Kirolariek, lehiaketetan ari direla nahiz horietatik kanpora, dopinaren aurkako kontrolak egin beharko dituzte hala eskatzen dietenean eskumena duten agintariek, eta beste horrenbeste gertatuko da azterketa, egiaztatze eta ikerketa osagarriekin ere.
  5. Kiroletik dopina erauztea kirol-antolakunde guztien oinarrizko helburuetako bat izango da.
  6. Informazioa, prestakuntza eta ikerketa ezinbesteko lantresnak dira dopina desagerrarazteko.
  7. Kiroleko dopinaren prebentzioak eskolan, unibertsitatean eta kirol federatuan jarduteko tresna izan behar du.
  8. Estatuarekin eta nazioartearekin dopinaren aurka lankidetza eta koordinazio administratibo egokia izatea lagungarri gertatuko da dopinak kirolean dituen ondorioak neutralizatzeko

ati

Araudia

12/2012 Legea, ekainaren 21ekoa, kiroleko dopinaren aurkakoa

2014ko abenduaren 18ko ebazpena, Kirol Kontseilu Goreneko presidentziak kirolean debekatuta dauden substantzia eta metodoen zerrenda (PDF, 221 KB)
Azken eguneratzea: 2015/04/24