Diseinuko Goi-mailako Arte-irakaskuntzak
Ikastetxe mota
|
Mailak eta titulazio
|
Ikasturteak
|
EAEko Goi mailako Arte-Iakaskuntzak
Barrualdeen diseinua | I-D Arte AGDE | Kunsthal APDIB |
Diseinu grafikoa | I-D Arte AGDE | Kunsthal APDIB |
Modaren diseinua | Kunsthal APDIB | |
Produktuaren diseinua | Kunsthal APDIB |
Goi mailako Arte-irakaskuntzen ikastetxeak
(Arte plastiko eta diseinuko ikastetxe baimendua)
I-D Arte ADGE | www.idarte.eus/ |
Betonioko ataria, 23 01013 Vitoria-Gasteiz |
945 12 33 95 |
KUNSTHAL APDIB | https://www.kunsthal.es/eu-temp/ | Edificio Papelera Ribera de Deusto, 17 Zorrotzaurre | 946 651 000 |
- Diseinuko Goi-Mailako Arte-Irakaskuntzetan sartzeko lehenengo urratsa sarbide-proba espezifikoa egitea da, Arte Plastikoetako Irakaskuntzetako Goi Mailako Teknikari titulua ez baduzu behintzat. Kasu horretan, proba hori egitetik salbuetsita egongo zara.
- Probarako izen-ematea on-line egingo da Ikasgunearen bidez .
Ebazpena
OHARRA: Sarbide-proba espezifikoan izena ematearekin batera, onarpen-prozesuan (IKUSI: Onarpen-prozesua) izena eman beharko duzu. Prozesu honetan, zure datuez gain, zer ikastetxe eta ikasketa egitea gustatuko litzaizukeen adieraziko duzu, lehentasun-hurrenkeran.
Epeak
- Ohiko deialdia
- Sarrera-proba espezifikoetan izena emateko eta, hala badagokio, dokumentazioa aurkezteko epea: 2024ko maiatzaren 1etik 17ra, 13:00etan./li>
- Sarbide-probarako onartuen behin-behineko zerrenda: 2024ko maiatzaren 21a, 11:00etan.
- Sarbide-probarako onartuen behin betiko zerrenda: 2024ko maiatzaren 23a, 11:00etan.
- Proba egiteko eguna eta lekua: 2024ko maiatzaren 25ean, 09:00etan, EASD ID arte AGDE zentroan (Betoñuko atea, 23 Vitoria-Gasteiz).
- Sarrera-probaren behin-behineko emaitzak:2024ko ekainaren 5a, 11:00etan.
- Sarrera-probaren behin betiko emaitzak: 2024ko ekainaren 7a, 13:00etan.
- Ezohiko deialdia
* Zerrenda guztiak EASD IDarte AGDE zentroaren webgunean egongo dira eskuragarri.
OHARRA: Sarbide-proba espezifikoan izena ematearekin batera, onarpen-eskaera egin beharko da, lehentasun-hurrenkeran egin nahiko zenituzkeen ikastetxeak eta ikasketak adierazita.
- Sarbide-proba espezifikoan izena ematearekin batera, onarpen-prozesuan izena eman beharko duzu. Prozesu honetan, zure datuez gain, zer ikastetxe eta ikasketa egin nahi dituzun adieraziko duzu, lehentasun-hurrenkeran.
- Onartzeko eskaera Ikasgunearen bidez edo zentroan bertan egingo da.
- Onarpen-eskaeren bilketa. Laguntza dokumentua
Epeak
- Ohiko deialdia
- Zentroan onartzeko eskaera egiteko epea: 2024ko maiatzaren 1etik ekainaren 9ra, biak barne.
- Zentroan onartzeko prozesuan dokumentazioa aurkezteko epea: 2024ko maiatzaren 1etik ekainaren 9ra, biak barne.
- Zentroan onartzeko prozesuan onartutakoen behin-behineko zerrendak: 2024ko ekainaren 11an, 11:00etan.
- Erreklamazioak egiteko epea (behin-behineko zerrendak): 2024ko ekainaren 12tik 13ra.
- Zentroan onartzeko prozesuan onartutakoen behin betiko zerrenda: 2024ko ekainaren 13an 11:00etan.
- Aparteko deialdia
- Zentroan ezohiko onarpena eskatzeko epea: 2024ko ekainaren 17etik uztailaren 9ra, biak barne.
- Zentroan onartzeko prozesuan dokumentazioa aurkezteko epea: 2024ko ekainaren 17etik uztailaren 9ra, biak barne.
- Zentroan onartzeko prozesuan onartutakoen behin-behineko zerrendak: 2024ko uztailaren 11a 11:00etan.
- Erreklamazioak egiteko epea (Behin-behineko zerrendak): 2024ko uztailaren 12tik 14ra.
- Zentroan onartzeko prozesuan onartutakoen behin betiko zerrenda: 2024ko uztailaren 15a 11:00etan.
* Zerrenda guztiak EASD ID-arte AGDE zentroaren webgunean argitaratuko dira
- Onarpen-prozesuan plazak esleitu ondoren, izen-ematea gauzatzeko, matrikula formalizatu behar da, eta online egingo da, Ikasgunearen bidez
Ebazpena, matrikulatzeko prozedura arautzen duena
Epeak
- Ohiko aldia
- Lehengo fasea: : 2024ko ekainaren 13etik 18ra, biak barne.
- Bigarren fasea: 2024ko ekainaren 20tik 21ra, biak barne.
- Aparteko aldia (plaza librerik badago)
- Onartutakoak: 2024ko uztailaren 15tik 17ra, biak barne.
- Plaza libreak: 2024ko uztailaren 18tik eta 19ra
Matrikula adierazitako epean egiten ez dutenek uko egingo diote lortutako plazarako eskubideari.
Mailaz igo diren edo errepikatu duten ikasleek –2023-2024 ikasturtean ikastetxean matrikulatuta egon diren ikasleak– 2024ko uztailaren 1etik 15era bitartean, biak barne, egingo dute matrikula..
Bestalde, aurretik ikastetxean matrikulatuta egon eta 2024-2025 ikasturtean ikasketei berriro ekin nahi dieten ikasleek uztailaren 1etik 15era bitartean, biak barne, onarpen-eskaera aurkeztu beharko dute ikastetxeko idazkaritzan. Era berean, beste ikastetxe batean egindako ikasketa partzialak dituzten ikasleek 2024ko uztailaren 1etik 15era bitartean, biak barne, sartu nahi duten ikastetxeko idazkaritzan eskatu ahal izango dute lekualdaketa.
Bi kasuetan, iraileko lehen hamabostaldian formalizatu beharko dute matrikula, modu presentzialean, sartu nahi duten ikastetxeko idazkaritzan, baldin eta, gainerako ikasleen matrikulazio-prozesua amaituta, ikastetxeak plaza libreak baditu.
- Eskola-egutegia
- 21/2015 Errege Dekretua, urtarrilaren 23koa. Honen bidez, 1614/2009 Errege Dekretua, urriaren 26koa, Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoak, maiatzaren 3koa, arautzen dituen goi mailako arte-irakaskuntzen antolamendua ezartzen dena, aldatzen da (BOE, 2015-02-07)
- 1614/2009 Errege Dekretua, urriaren 26koa. Honen bidez, Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoak, maiatzaren 3koa, arautzen dituen goi mailako arte-irakaskuntzen antolamendua ezartzen da (BOE, 2009-10-27)
- 633/2010 Errege Dekretua, maiatzaren14koa. Honen bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzari buruzkoa, ezartzen dituen goi mailako arte-irakaskuntzen oinarrizko edukia arautzen da (BOE, 2010-6-5)
- 303/2010 Errege Dekretua, martxoaren 15ekoa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan arauturiko arte ikasketak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko eskakizunak ezartzen dituena (EAO, 2010eko apirilaren 9koa)
- Dekretua, 238/2012. Diseinu Grafikoa eta Barnealdeen Diseinua espezialitateetako Diseinuko goi-mailako arte-irakaskuntzak ezartzeko eta ikasketa-plana onartzeko dena (EHAA, 2012-12-28)
- Ebazpena, 2016ko martxoaren 14koa . Honen bidez, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerakoa, ezartzen duen Diseinu Titulurako ikasketetatik maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzari buruzkoa, ezartzen duen Diseinuko Goi-mailako Titulua lortzeko ikasketetarako egokitze-kurtsoa arautzen du.
- Ebazpena, 2014ko irailaren 15ekoa . Honen bidez, Diseinuko goi-mailako arte-irakaskuntzetako ikasketa-amaierako lana eta kanpoan egiten diren praktikak arautzen dira, EAEko ADGEn.
- Jarraibideak, 2014 martxoaren 31koak , hezkuntza berriztatzeko zuzendariarenak, diseinuko goi mailako arte-irakaskuntzetan salbuespen edo graziazko deialdia arautzen dutena.
- Ebazpena, 2012ko irailaren 1ekoa , kredituak aitortzeko prozedura arautzen duena, batetik, hainbat espezialitatetako Arte Plastiko eta Diseinuko Goi-mailako teknikariaren tituluen eta Goi-mailako Diseinuko ikasketen eta, bestetik, Diseinuko Goi -mailako Arte-irakaskuntzen artean, Gasteizko ADGEn.