Egoitza elektronikoa

IVAPeko zuzendariaren ebazpena, zeinaren bidez Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan hautatutako pertsonen eta esleitu diren lanpostuen behin-behineko zerrendak argitaratzeko agindua ematen baita.

Argitalpen-data: 

IVAPeko zuzendariaren ebazpena argitaratu da, Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesu hauetan hautatutako pertsonen eta esleitu diren lanpostuen behin-behineko zerrendak argitaratzeko agintzen duena:

  • ARTE GRAFIKOETAKO LAGUNTZAILEA
  • IKUZTEGIKO LAGUNTZAILEA
  • SAILEKO GIDARIA
  • GARBIKETAKO BURUA
  • GARBITZAILEA
  • LABORATEGIKO GARBITZAILEA
  • PEOIA
  • ITSASONTZIKO ARDURADUNA
  • INPRIMATEGIKO ARDURADUNA
  • GAUEKO JAGOLEA

 Epe bat ezarri da erreklamazioak aurkezteko eta lanpostuen betekizun espezifikoak zuzentzeko, 2024ko apirilaren 19tik maiatzaren 6ra.

 2024ko maiatzaren 13an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da IVAPeko zuzendaritzaren ebazpena, salbuespenezko prozesu horietan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen duena.