Egoitza elektronikoa

Deialdiko oinarri espezifikoetan finkatutako egiaztapen-dataren ondoren hizkuntza-eskakizuna egiaztatu duten eta lanpostuak aukeratzeko deitu zaien izangaiei zuzendutako oharra.

Argitalpen-data: 

Kasuren batean, lanpostuak aukeratzera deitutako pertsonei hautagarri gisa agertzen zaizkie hautaketa-prozesuaren barruan egiaztatu dutena baino hizkuntza-eskakizun handiagoa duten lanpostuak; izan ere, deialdiko oinarri espezifikoetan ezarritako egiaztapen-dataren ondoren egiaztatu dute hizkuntza-eskakizun hori.

Egoera horrek eragiten dien pertsona guztiei jakinarazten zaie hautaketa-prozesuan aitortu zaien hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak baino ezin izango dituztela lortu, eta inola ere ez zaiela esleituko deialdiaren oinarri espezifikoetan ezarritako epearen ondoren lortutako hizkuntza-eskakizuna duten lanposturik, nahiz eta aplikazioak lanpostu horiek hautagarri gisa erakutsi.