Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

7 milioi kilo antxoa eta 9,1 milioi berdel inguru deskargatu dira Euskadiko portuetan

Argitalpen-data: 


      20240503-TAPIA-ANTXOA-36.jpg
  • Gipuzkoako portuetan (Getaria, Pasaia, Hondarribia) 2.938.439 kilo antxoa deskargatu dira, batez beste 1,55 €/ kiloko prezioan. Bizkaian (Bermeo, Ondarroa, Santurtzi) deskargak 3.800.000 kilo ingurukoak izan dira, 1,47 €/ kiloko batez besteko prezioan
  • Berdelaren arrantzari dagokionez, Gipuzkoako portuek 5.600.504 kiloko deskarga-zifrak erregistratu dituzte, kiloko 1,26 €-ko batez besteko prezioan, eta Bizkaian, berriz, 3.550.000 kilo ingurukoak izan dira, kiloko 1,44 €-ko batez besteko prezioan

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapia buru izan da gaur goizean Getarian (Gipuzkoa) egin den "Antxua Eguneko" ekitaldietan. Bertan, antxoaren eta berdelaren arrantzari buruzko datuak aurkeztu dira. Tapia sailburuarekin batera izan dira Haritz Alberdi alkatea, Bittor Oroz Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea, Leandro Azkue Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria, Emeterio Urresti Getariako Kofradiako presidentea, Gipuzkoako Kofradiaren ordezkari gisa Miren Garmendia zuzendaria eta Eusebio Arantzamendi Bizkaiko Kofradiako presidentea.

Maiatzaren 1ean oinarritutako datuen arabera, guztira 6.734.991 kilo antxoa deskargatu dira euskal portuetan, 1,51ko batez besteko prezioan. Horietatik 2.619.836 kilo Euskadiko flotak deskargatu ditu, 1,61 €/ kiloko batez besteko prezioan, 4.229.248,05 euroko fakturazio globalarekin.

Gipuzkoako portuetan (Getaria, Pasaia, Hondarribia) 2.938.439 kilo deskargatu dira, batez beste 1,55 €/ kiloko prezioan. Bizkaian (Bermeo, Ondarroa, Santurtzi) deskargak 3.800.000 kilo ingurukoak izan dira, 1,47 €/ kiloko batez besteko prezioan.

Tapia sailburuaren hitzetan: "Espero dugu kosteraren bilakaera positiboa izatea euskal arrantza sektorearentzat, bai harrapaketei dagokienez, bai batez besteko prezioei dagokienez.  Iaz (2023), data horietan, 3,2 milioi kilo harrapatu ziren, kiloko 1,97 euroko batez besteko prezioan”.

Antxoaren kuota estatala 31.614.622 kilokoa da arrantza honetan. Kantauri mailan (Euskadi, Kantabria, Asturias eta Galizia), harrapaketak 11,4 milioi kilokoak dira, hau da, Estatuko kuotaren % 36.

Berdelaren kosterako datuak

Berdelaren arrantzari dagokionez, hilaren hasierara arte Euskadiko portuetan deskargatutako kiloak 9.150.787 kilokoak izan dira, eta kiloko 1,33 euroko batez besteko prezioa jaso dute. Horietatik, euskal flotaren harrapaketak 5.826.083 kilokoak dira, kiloko 1,21 euroko batez besteko prezioan, eta fakturazio orokorra 7.041.584 eurokoa da.

Gipuzkoako portuetan 5.600.504 kilo deskargatu dira, batez beste 1,26 €/ kiloko prezioan. Bizkaian deskargak 3.550.283 kilo ingurukoak izan dira, 1,44 €/ kiloko batez besteko prezioan.

Arrasteko, inguraketako eta tresna txikietako flota

Berdelaren kuota estatala arrantzan aritzen diren ontzidi-segmentuen artean banatuta dago (arrastea, inguraketa eta aparailu txikiak)

Dagoeneko, berdel-kostera azken txanpan dago. Arrasteko eta inguraketako Euskadiko flotari dagokionez, harrapaketek kuotaren % 87 eta % 100 hartu dute, hurrenez hurren. Euskadiko flotaren arraste-kuota 180.000 kilokoa da, eta inguraketa-kuota 4,3 milioi kilokoa

Ontziteria txikienari dagokionez, Bizkaiko flotak 3,3 milioi kilo ditu, eta horietatik % 21 harrapatu dute. Gipuzkoako flotari dagokionez, 1,4 milioi kiloko kuota duena, harrapaketak % 29ra iristen dira

Nahiz eta berdelaren arrantzaren batez besteko prezioa, oro har, apur bat igo den aurreko urtearekin alderatuta (1,05 €/ kilo), berdelaren harrapaketen jaitsierak ez du konpentsatzen, batez ere azken 3 urteetan arte txikien arrantza jasaten ari den jaitsiera nabarmenagatik.

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)