Argitalpen-data: 2016/05/29
MURGILARI ARRUNTA LEHENENGOZ UMATU DA TXINGUDIN ETA GIPUZKOAN
Aurtengo udaberrian, murgilari arrunt (Aythya ferina) bikote batek, apiriletik aurrera Plaiaundiko ur gezako urmaela aukeratu du bere egonaldiaz gozatzeko. Beraien jarrerak, urmaeleko irla txiki batekiko zuten lotura, geroago, arraren gorteiatze mugimenduak, burua gora eta behera mugituz txistukatzen duen bitartean, eta maiatza hasieran emea desagertzearekin, bertan txitatzen ari ote ziren zalantza indartu zuten. Azkenean, maiatzaren 29an emea 8 txitaz inguraturik azaldu zen.
Txingudin eta Gipuzkoan espezie honen ugalketaren lehen aipamena da. EAEan aldiz, Salburuako hezegunean eta arabako beste hainbat urmaeletan ugaltzen da, baina azken urteotan bikoteak nabarmenki gutxitzen ari dira: 2011. urtean 30 bikote zenbatu ziren eta 2015ean berriz, 5 bikote besterik ez. Bizkaiari dagokionez, aurten lehenengoz eta Txingudiko egun berdinetan, Oruetako urmaelean ugaldu da bikote bat.