Euskal Autonomia, Euskal Autogobernua edo/eta Gobernantza Publikoari buruzko ikerlanetarako "Jesús María Leizaola"-2024 saria.

[leizaola_saria_2024]

Deskribapena


Xedea

Edozein ikuspegi zientifikotatik egindako eta argitaratu gabeko monografia izaera duten ikerlanetarako «Jesús María Leizaola» 2024 sarirako deia egitea. Ikerlan horiek xede izan behar dute:

a) Euskal autonomia, euskal autogobernua, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-antolamendua, eta/edo

b) Globalizazioaren, eraldaketa digitalaren edo klima-aldaketaren erronken edo XXI. mendeko politika publikoen garapenean eragina duten beste erronka batzuei aurre egiteko gobernantza publikoa.

Argitaratu gabeko lanak dira jabetza intelektualari buruzko legerian ezarritako eran hedatu edo argitaratu ez direnak. Horren ondorioz, ez dira argitaragabetzat joko bitarteko telematikoen bidez, hau da, Interneten zein beste sare batzuen bitartez argitaratutako, hedatutako edo publikoaren eskura jarritako lanak. Hori dela eta, zientzia- edo literatura-ekoizpeneko biltegietan sartutako lanen kasuan, argitaragabetzat jo ahal izateko, modu frogagarrian jasota egon behar da lan horiek enbargatuta mantendu direla edo publiko orokorrak edo espezializatuak sarbidea murriztu duela, biltegi horietan dauden bitartean.

Aurrekontuko zuzkidura

30.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Sariaren zenbatekoak honako hauek dira:

a) Lehenengo saria: 20.000 euro.

b) Akzesita: 10.000 euro.

Bai saria, bai accesita emateko, balorazio‑irizpideak izango dira ikerlanen kalitate zientifiko-teknikoa eta horietan egiten diren ekarpenen garrantzia.

Epaimahaiak proposatu dezake saria edo/eta accesita ikerlan batzuei «ex aequo» ematea. Kasu horietan, deialdian aipatzen diren diru-kopuruak lan saridun guztien artean banatuko dira zati berdinetan.

Halaber, epaimahaiak proposatu dezake saria eta/edo accesita eman gabe uztea, baldin eta uste badu aurkeztutako lanek ez dituztela eskatutako kalitate-baldintzak edo -betekizunak betetzen.

Lantalde batek aurkeztutako ikerlan bati ematen bazaio saria edo akzesita, taldekide guztiak izango dira onuradun, legez dagozkien ondorioetarako. Saria edo akzesitaren zenbatekoa lantaldeak zehaztu duen ehunekoaren arabera banatuko da taldekideen artean; partaidetza-portzentajea adierazi ezean, zati berdinetan banatuko da.

Ordainketa-modua:

Sarien ordainketa, aldi bakar batez egingo da, esleipena egin eta gero.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Norbanakoak zein horretarako eratutako lantaldeak auzkez daitezke sarira. Lantaldea aurkeztzen bada, argi eta garbi adieraziko da nor izango den ikertalde horren arduraduna. Era berean, eskaeran espresuki adierazi beharko da taldearen kide bakoitzak duen partaidetzaren ehunekoa, aurkeztutako ikerlanean.
  • Ikerlan bat aurkeztea.

Betekizunak

  • Pertsona eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintza Dekretuaren bidez onartutakoaren, arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritako beste kasuren batean ez egotea

  • Ikerlanek ez dute izango identitate handia aurreko urteetan aurkeztutako beste ikerlan batzuekin

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • IVAP - Administrazio Publikoaren Euskal Institutua > IVAPeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • IVAP - Administrazio Publikoaren Euskal Institutua > IVAPeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


IVAPeko helbide hauetako edozeinetan:

a) Donostia, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
b) Alameda de Recalde, 18. 48009 Bilbao
c) San Bartolomé, 28. 20007 Donostia-San Sebastián
d) Universidad, s/n. 20560 Oñati

Astelehenetik ostiralera jendaurreko ordutegia 08:30etik 14:00etara da.

Telefono bidezko arreta: 945-017667

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0029411

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaera aurkezten duen pertsona ikerketa-talde bateko kidea bada, Pertsona/entitate interesdun gisa espedientean hautatu beharko du, "Honela ari da" atalean.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, gehienez ere, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Beste tramite batzuk