Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2024ko maiatzaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2192

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 20/2024 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

20/2024 prozedura laburtua. Prozedura horretan, N34L1 ZP duen karrerako funtzionarioak, errekurtsoa jarri zuen Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko uztailaren 3ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duen Lehen Lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren Aginduaren aurka. Ebazpen horren bidez, jakinarazten dira Ertzaintzako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko prozeduran Ertzaintzako berariazko merezimendu-lehiaketaren sistemaren bidez bete beharreko lanpostuen behin betiko esleipenak eta ebazpen epea luzatzen da. Prozedura horretarako deialdia 2022ko abenduaren 5eko ebazpenaren bidez egin zen (C248 eta C249).

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 23a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.


Azterketa dokumentala