Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2024ko maiatzaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2189

EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 2koa, Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez berritzen baita Factor 4 Ingenieros Consultores SL enpresaren baimena, baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako entitate gisa.

ESP. 48/EXD-2024-4

AURREKARIAK

Bat.– 2024ko martxoaren 12an, Factor 4 Ingenieros Consultores SL enpresaren ordezkaritzak eskabide bat aurkeztu zuen profesional baimenduak prestatzeko aitortutako entitate gisa aritzeko zeukan baimena berritzeko, espezialitate berean, hau da, industria-galdarako operadoreen espezialitatean.

Bi.– Eskabide horrekin batera, beharrezko dokumentazioa aurkeztu zuen, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak (industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko denak) V. kapituluan aurreikusten dituen baldintzak eta betekizunak betetzen jarraitzen duela justifikatzeko.

– Entitatea identifikatzeko datuak. Entitatearen egoitza: Egaña kalea 17, 5. solairua, 2-3. departamentuak (48010 Bilbao).

– Prestakuntza-jarduerak gauzatzeko entitateak dituen giza baliabideen eta baliabide teknikoen deskribapena.

– Garatuko diren ikastaroei buruzko zehaztapenak, aurreikusitako gaiak, metodologia, antolakuntza eta ebaluazio-sistemak xehetasunez azalduta.

– Afonvi elkarteak (Asociación Empresarial de Fontanería, Saneamiento, Gas, Calefacción y Afines de Vizcaya) Factor 4 Ingenieros Consultores SL enpresari Bilboko Jon Arrospide kaleko 14 zenbakian dauden instalazioak ikastaroak emateko laga izana egiaztatzen duen lankidetza-ziurtagiria.

Hiru.– Industria Administrazioaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako Administrazio Industrialeko eta Energetikoko teknikariak, 2024ko apirilaren 30ean, berritze-baimenaren aldeko txostena eman dio Factor 4 Ingenieros Consultores SL enpresari, aitortutako entitate gisa jarduteko.

Espedientea ebazterakoan, erreferentzia hauek egin eta kontuan hartu behar dira:

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Industria Administrazioaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak du ebazpen hau emateko eskumena, horixe xedatzen baitu Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak.

Bi.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoren 14ko 63/2006 Dekretuaren 26. artikuluan ezartzen denez, egun prestakuntza-ikastaroak emateko aitortuta dauden entitateek 5 urterik behin berritu beharko dute baimena, dekretu horren 25. artikuluan ezarritako betekizun eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Hiru.– Ondorioz, eskatzaileak aurkeztutako agirietan ikusten denez, Factor 4 Ingenieros Consultores SL enpresak baditu aipatutako dekretuko 22. artikuluan eskatzen diren gutxieneko instalazioak; zehazki, aitortutako entitatearen akreditazioa jasotzeko direnak. Instalazioak, bestalde, Bizkaiko Lurralde Historikoan daude.

Lau.– Labur esanda, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretu horretan ezarritakoari jarraituz izapidetu da prozedura, eta, halaber, entitate eskatzaileak, bere aldetik, dekretu horren 25. artikuluan jasotako egiaztagiri nahikoa aurkeztu ditu.

Aipatutako lege-manuak eta oro har eta gai honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, Factor 4 Ingenieros Consultores SL enpresari baimena berritzea profesional baimenduak prestatzeko aitortutako entitate gisa aritzeko, honako espezialitate honetan.

– Industria-galdarako operadorea.

Berritze hori gauzatuta, Factor 4 Ingenieros Consultores SL enpresak profesional baimenduak prestatzeko aitortutako entitatearen erregistro-zenbakia mantentzen du: 111.

2.– Entitate horrek baimena du Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden eta akreditazioa duten instalazioetan ikastaroak emateko. Ikastaroak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du horretarako eskumena duen lurralde-ordezkaritzan, eta egiaztatu beharko du instalazio horiek betetzen dituztela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzak.

3.– Aitortutako entitate orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta erregelamenduzkoek ezartzen dituzten eginbeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.

4.– Aitortutako entitateek galdu egingo dute aitortutako entitatearen kalifikazioa, baldin eta ez badituzte betetzen aipatu dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.

5.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

6.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak) 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Bilbao, 2024ko maiatzaren 2a.

Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

M.ª JESÚS MARKAIDA URIARTE.


Azterketa dokumentala