Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2024ko maiatzaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2187

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 25ekoa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratuko den Gurenet atarian 2024ko otsailaren 15eko Ebazpenaren bidez deitutako prozeduran behin betiko atxikipenak erabakitzen dituen ebazpena.

Segurtasuneko sailburuordearen 2024ko otsailaren 15eko Ebazpenaren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordeta dauden eta izendapen askeko sistemaren bidez (C289) eta zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozeduraren bidez (C290) bete behar diren intendente eta komisario kategorietako lanpostuak behin betiko betetzeko prozeduraren deialdia egin zen (otsailaren 22ko EHAA, 39. zk.). Ebazpen horren hirugarren ebazpen-zatiaren 2. zenbakian ezarritakoarekin bat etorriz, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 14.2.d) artikuluak ematen dizkidan eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Jakinaraztea 2024ko apirilaren 23an argitaratu dela Gurenet atarian Segurtasuneko sailburuordearen 2024ko apirilaren 23ko Ebazpena. Horren bidez, ebazten da Segurtasuneko sailburuordearen 2024ko otsailaren 15eko Ebazpenaren bidez deitutako prozedura, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordeta dauden eta izendapen askeko sistemaren bidez (C289) eta zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozeduraren bidez (C290) bete behar diren intendente eta komisario kategorietako lanpostuak behin betiko betetzeko dena (otsailaren 22ko EHAA, 39. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 25a.

Segurtasuneko sailburuordea,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.


Azterketa dokumentala