Egoitza elektronikoa

Kontratuak formalizatzeko behar diren agiriak Funtzio Publikoko Zuzendaritzan aurkezteko 20 egun balioduneko epea irekitzea, lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan.

Argitalpen-data: 

Atzo EHAAn argitaratu da IVAPeko zuzendariaren ebazpena (leiho berri batean irekitzen da), Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesu hauetan hautatutako pertsonen eta esleitu diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen duena:

  • ARTE GRAFIKOETAKO LAGUNTZAILEA
  • IKUZTEGIKO LAGUNTZAILEA
  • SAILEKO GIDARIA
  • GARBIKETAKO BURUA
  • GARBITZAILEA
  • LABORATEGIKO GARBITZAILEA
  • PEOIA
  • ITSASONTZIKO ARDURADUNA
  • INPRIMATEGIKO ARDURADUNA
  • GAUEKO JAGOLEA

 

Ebazpenak hautatutako pertsonei kontratuak formalizatzeko behar diren agiriak aurkezteko 20 egun balioduneko epea ematen die, maiatzaren 14tik ekainaren 10era. Dokumentuak Funtzio Publikoko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira. Aurkeztu beharreko dokumentazio zehatzari buruzko informazioa Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» atalean dago, «lanpostuak jabetzeko urratsak» sarbidean.

 

Epe berean, hautatutako pertsona guztiek kontratuak sinatzeko ezinbestekoa den informazioa bete beharko dute, Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» atalean, «lanpostuak jabetzeko urratsak» sarbidean.